XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Azaroaren 6an 20:30etan, Bertso-Jazza ikusgarria emanik izanen da Mauleko Maule Baitha zinema gelan. Gaüaldi berezi honek, Eüskal Herriko jazz müsikalari eta bertsulari handienak elkarrekin ikusteko parada eskentüko dü. Poesia, ümorea eta emozione ezarriko düen Andoni Egaña, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Amets Arzallus bertsulariek, beste lau inprobisatzaileren lagüntza ükenen düe oraikoan, müsika mündükoak : Asier Ituarte, Julen Izarra, Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Jon Piris. Ez hütsegin neskenegün arrats hontako hitzordüa, 8ak eterditan Maulen. Bertsua eta jazza alkarretatzen dütüen inganioaz xehetarzün haboro ükeiteko: http://bertsoajazz.blogspot.com.

Entzün gei emailea izanen den Unai Elizasu :

Nahiz ez diren datak finkatürik izan, neskenegüneko bilküran Larraintarrek jakinarazi düe "MONZON" Pastorala jokatüko düela 2011ko üdan. Johaine Bordaxaren lanaren bürüala eramaiteko, J.Pierra Rekalt Altabek düke errenjentgoaren ardüra, kürrena aldiz, Jean-Louis Aranbürü Bidabek, dantzarena Johaine Etxebestek, soinü lanen bürü hausteak aldiz, Jean Charles Sanz eta Mixel Etxekoparren bizkar diratekelarik. Bestalde, hainbat batzorde plantan ezaririk izan dira, hala nola, dendariena, mustraketaz ardüratüko dena, logiztikarena, püblizitatearena, administrazioarena, eta azkenik komünikazioarena. Pastoral günea ere aipatürik izan da, eta iragan bi urteetako pastoraletako jargiak gustüko üken badütüe Larraintarrek, ez düe baitezpadako güne egokirik atzaman hortarako. Azkenean, karrikatik hüillan den soro batetan date emanik dagün urteko pastorala eta jargiak ez balin badütüe nahi bezala  egin ahal izan, tauladaren aldetik leiteke kanbioa… Bena ideiak badütüe ere, pentsamentüketan baizik ez dira oranokoz.

Entzün bi Larraintar Jean-Pierre Accoceberry eta Hervé Amestoy :

Sustrai Colinak püntü haboroenik esküratü dütü, iragan neskenegünean Xilaban Bertsulari Txapelketaren bigerren finala erdian Gabadin. Bigerren saria, Miren Artetxek erabazi dü eta hirugerren saria Joanes Etxebarria Xiberotarrak. Sürprisa eta boztario handia izan da püblikoaren partetik. Joanes Etxebarriak lehentze bere bürüa presentatzen züan txapelketan eta finalean kantatzeko txartela ardietsi dü püntüazioari esker. Finalarentako sailkatzea ez ustekoa izan bazen, berak erraiten düan bezala, azken bost urte horietan Mauleko bertsu eskolan egin lanak bere frütüa ekarri dü. Finala erdian eman düan azken agurran, ez dü ahatze bertsu eskolako lagünen eskertzea. Xiberoko ostatüetan bertsutan aritzea hanitx gustatzen zaio aitortü deikü eta emaiten dütüan bertsuetan borogatzen da. Azaroaren 13an Donibane-Lohitzüneko finalara joanen diren zortzi finalistak dira Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Sustrai Colina, Miren Artetxe, Odei Barroso, Ekhi Erremundegi, Xumai Murua eta Joanes Etxebarria.

Entzün Joanes Etxebarria hirugerren sariaren erabazlea :


Entzün Joanes Bertsu eskolako lagünak eskertzen :

Ürrats Berriak alkarteak, 2012ko ürrietaren 27an emanen den ikusgarri berri bat prestatzen hasi dela jakinarazi dü igaran ostiralean egin düan biltzar nausian. Haur baten ürratsak mündü berezi batetan dateke ikusgarriaren bizkarezürra antzerki, dantza, eta kantoreen bidez. Ürrats Berriak alkartea, Maulek eman züan Antso Handia pastoralaren ondotik sortü zen, dantza, kantore eta joste saileetan hasi zen lanaren jarraikitzeko. Holaz, igaran urtean, 15 haur eta 26 gehitü ibili dira dantza eskolan, 40 bat emazte Kalakan kürran eta beste 15 bat dendarien taldean. Larrazken hatsarre hontan dantza kursoak berriz hasi dira eta Kalaka kürraren mustrakak asteazkenean 19.30etan berriz abiatüko dira.

Entzün Jean Bordacahar Ürrats Berriak alkarteko kidea :

XILABA bertsolari txapelketak aintzina jarraikitzen dü. Neskenegün hontan Gabadiko herriko gelan jokatüko da bigerren finalerdia, eta saio hortan erabakiko da Donibane Lohitzünen azaroaren 13ko finalean kantatüko düan zortzikotearen zerrenda. Neskenegün hontako finalerdian, sei bertsulari hauek lehiatüko dira : Sustrai Colina, Mixel Aire «Xalbador II.a», Miren Artetxe, Joanes Etxebarria, Patxi Iriart eta Ximun Cazaubon. Saioko lehena eta bigerrena xüxenean sailkatüko dira finalerako, Amets Arzallus eta Eneritz Zabaletarekin batean, eta püntüen arabera sartüko dira bertze lau bertsulariak finalerat. Finalerdia arrestiriko 5 orenetan hasiko da. Xehetarzünak oro xilaba.net web günean atzamanen dütützüe. Joanes Etxebarria xiberotarra alkarrizketatürik izan da, ikus bideoa:
{youtube}Z616OEBwbBI{/youtube}

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan