XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Zortzigerren urtean ere, Maiatza tauladan antzerki festibalak arrakasta üken dü. Ostegüna haurrentako izan zen, eta ikusgarri ezberdinetan gelak bete ziren. Ostiralean, estrena ofizialarentako, ikusgarrien arrakastaz gain egünaldi ejerra ere izan zen. Neskenegünean, ülüntzeko ikusgarrientako (mimak eta zirkoa) Mauleko erdigüneko aparkaleküa jentez gainezka beterik zen. Igantean aldiz, ebiarengatik ikusgarririk ez zen kanpoan egin. Dena den, antolatzaileetan den Michel Fouché, Tokia antzerki taldeko langilearen erranetan, lau egüneko formüla kanbiatzea pentsatü beharko düe ; lagüntzaileak zinez akitürik ziren igantean aitzineko egünetan egin lanarengatik.
Entzün Michel Fouchék egin düan bilana :


Entzün Txoborro magoa, jenteen artean :

Entzün Herensüge sorkuntzaren parte bat :

Entzün jenteen erranak neskenegün gaüan :



Jean Pierre Luro "Ttuttu", Jean Bordaxar, Robert Larrandabürü eta Jean Noël PinqueJean Bordaxar, Robert Larrandabürü, Jean Noël Pinque eta Jean Pierre Luro "Tuttu" kantaldi andana batetan ebili dira azken urteetan. Horietarik batetan, Usurbilen, mikroak ez ziren bozgoragailüetara bera joaiten. Grabatürik izan zen kantaldi hura, iragan abentüan, diska bilakatu dü Elkar argitaletxeak. "Argizagiak argitzen dizü", "Aidea sano" edo "Ai ardoa" bezalako kantore ezagünez gain, Jean Bordaxarrek idatzi kantore zonbait badira, hala nola "Eüskara zertako". Diska horren aurkeztera jin zaigü Jean Bordaxar.
Entzün diskaren aurkezpena (kantore batekin artean) :

Neskenegün gaüan elizan. Argazkia : Jean-Louis Baffalio.Bil Xokoa alkarteak antolatü egünaldiak, bereziki iganteko Müsikaren egüna, ebiaren pean iragan dira. Ondorioz, jente gütiago bazen, bena giroa beti bezain hona izanik. Lehen gaüaldian, Chistéra jatetxean ostiralean, 200 bat jente bildü zen Baigorriko perküsionistak, Gartxot filmaren egileak eta xiberotar erri historien ikusteko. Bigarren egünean 30 bat jente bildü zen eüskara ardatz züan eztabaidan parte hartzeko (entzün bildüma heben pean). Azkenik, igantean ez dakigü xüxen zonbat jente bildü zen bena segür da ebiarengatik üsatü beno gütiago zirela.
Entzün Jean-Jacques Etxeberri "Llargo" egünaldien bildüma egiten :


Entzün eztabaidan erranik izan diren zonbait egin dügün bildüman :

Argazki güziak Jean-Louis Baffaliorenak dira.
Zozongo batukada. Argazkia : Jean-Louis Baffalio.Amaia Riouspeyrous. Argazkia : Jean-Louis Baffalio.Chjami Aghjalesi kortsikarrak. Argazkia : Jean-Louis Baffalio.

Urte oroz bezala, maiatz ondarrean antzerkiz, müsikaz, zirkoz eta bestez alegeratzen dira Mauleko karrikak. Tokia antzerki taldeak eta Mauleko herriko etxeak esküz-eskü antolatürik, aurtenko festibala ofizialki ostiralean hasiko da igantean ürrentzeko. Halere erran dezagün ostegünean berean, ikasleen antzerkien artean badela bat mündü orok ikusten ahal düana (Inessa de Gaxen) goizeko 10 orenetan San Frantses kolegioko kirol gelan.
Entzün Béatrice Lahargoue, Mauleko kültür sailbürüa :


Beste egünetako egitaraua berriz, Michel Fouché Tokiako antzerkilariak eta festibalaren antolatzaileak emaiten deigü, egünez-egün.
Ostiraleko egitaraua :

Neskenegüneko egitaraua :

Iganteko egitaraua :

Eta egün horietan entzüngei datekean müsika bat ere entzüten ahal düzüe heben :

Silences amusants d'un couple en blanc, neskenegünean arrestiriko 3etanImmo histoire avec balles, ostiralean gaüko 9etanGreta et Gudulf, ostiralean arrestiriko 2.30 eta 8 orenetan, Maule gainean
Egitarau osoa ikusi nahi badüzüe, klika heben.

Xabier AmurizaIragan astean aipatzen geneizüen Xabier Amuriza, bizkaitar bertsolari eta idazlea, xiberoalat jitekoa zela. Harekin egon ginen Urdiñarben, lehenik xiberotar bertsozaleekin egin jüntan, eta ondotik bere azken libürüaren aurkezpenean (Olatu bat kuartelen gainetik). Lehen jüntan, bere libürü ezagün baten edizio berri baten prestatzen ari dela erran zeigün. Hiztegi errimatüa da arra argitaratü nahi düana, zoinetan hitzak errimen arabera sailkatürik diren. Xiberoan lagüntza galtatü dü, edizio berriak eüskalkietan erakutsiko beidütü errimak.
Entzün Xabier Amuriza :


Ondotik, bere azken libürüa aurkeztü züan. Interesatürik denak Mauleko Herri Ekoizpen saltegian atzamanen dü salgei.
Entzün Xabier Amuriza bere libürüa aurkezten :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan