XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Sei Larraintar izan dira Txinako Naning herrian aste batez dantzan aritzea. Dena hasi da Errege txopitako dantzari gaztek, parte hartü düelarik Gau Argi festibalan Kanbon. Ordüan, Kati Lasserrek proposatü zeien Naning herriko nazio arteko dantza festibalean parte hartzea. Hortarako, Frantziako Txinako Enbaxadarekin harremanetan jarri dira eta honartü düe haien parte hartzea. Naningera hüllantü diren 6 larraintarrek oritzapen honak ekarri dütüe, beste herrialdetako dantzarien arteko giro hona, dantza eta kantore trükaketer esker bai eta leküko herritarren batzarre hona. Ürrentzeko, arrakasta üken düana, godalet dantza izan dela jakinarazi deiküe.

Entzün Jean-Pierre Accoceberry Errege Txopitak alkarteko lehendakaria :

Lehen gerla mündiala, 1914eko gerlaren ürrentzea oritarazirik izan da, urte oroz bezala azaroaren 11an. Xiberoko kasik mila gizon hil ziren gerla hortan. Ber denboran intsümitü ainitx eta desertore bakan zonbait izan ziren. Gerlarat deitürik izan zirenetarik 1800 gizonek deiari üko egin züen eta 17 desertore emanik izan ziren. Intsümitü zionea handia izan bada, jakin behar da, deitü horien artean, jadanik anitxek Ameriketarat emigratü züela. Gerlaren hatsarrean Alemanen kontrako herra untsa elikatürik izan beitzen eskoletan, Herritarrak düdatü gabe joan ziren gerlarat, bena 1916az geroz, gerla lüzatzen zela ikusirik eta hil anitx bazelakoz, intsümitüen heina zinez handitü zen. Permisionez arrajin ziren zonbait ere desertore bilakatü ziren, heben egonez arrajoaiteko mementoan. Historioaren gertakari larri hortaz erakusketa bat egin dü Ikerzaleak alkarteak eta ikusgei dateke orano igantean azaroaren 14an Liginagako Léon Sallaber gelan arrestiriko 15etarik 18etara.
Entzün  Laurentx Etchegoin :

Azaroaren 6an 20:30etan, Bertso-Jazza ikusgarria emanik izanen da Mauleko Maule Baitha zinema gelan. Gaüaldi berezi honek, Eüskal Herriko jazz müsikalari eta bertsulari handienak elkarrekin ikusteko parada eskentüko dü. Poesia, ümorea eta emozione ezarriko düen Andoni Egaña, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Amets Arzallus bertsulariek, beste lau inprobisatzaileren lagüntza ükenen düe oraikoan, müsika mündükoak : Asier Ituarte, Julen Izarra, Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Jon Piris. Ez hütsegin neskenegün arrats hontako hitzordüa, 8ak eterditan Maulen. Bertsua eta jazza alkarretatzen dütüen inganioaz xehetarzün haboro ükeiteko: http://bertsoajazz.blogspot.com.

Entzün gei emailea izanen den Unai Elizasu :

Ahal güttiekin Xiberoan artearen bidez kültüra biziarazteko, Hebentik alkarteak nahiküntea erakutsi dü, neskenegünean egin düan biltzar nausian. Bürütü ekintzen aldetik, Ahüñamendi üngürüan diren, Aspe, Hecho, eta Erronkari ibarrekin egin den Ekialde ikusgarria oritarazirik izan da. Hebentikenean antolatürik izan diren dozena bat ikusgarri, kantaldi ala eztabadak, baliagarri izan direla ideien trükatzeko azpimarratürik izan da ere. Dagün hitzordüak ala xedeak ere aipatürik izan dira, hala nola lehenik abendüaren 4an eginen den « Literatüra eta debeküa » hitzaldia Txomin Peillenekin. Bestalde, Hebentikek bi sorkuntzak lagüntüko dütü, Pierre Vissleren « No Future » pailaso edo klun ikusgarria eta « Xiberoa zinez » dagün üdan eginen den Peio Cachenauten lehen filma.

Entzün  Mixel Etxekopar Hebentik alkarteko kidea :

Nahiz ez diren datak finkatürik izan, neskenegüneko bilküran Larraintarrek jakinarazi düe "MONZON" Pastorala jokatüko düela 2011ko üdan. Johaine Bordaxaren lanaren bürüala eramaiteko, J.Pierra Rekalt Altabek düke errenjentgoaren ardüra, kürrena aldiz, Jean-Louis Aranbürü Bidabek, dantzarena Johaine Etxebestek, soinü lanen bürü hausteak aldiz, Jean Charles Sanz eta Mixel Etxekoparren bizkar diratekelarik. Bestalde, hainbat batzorde plantan ezaririk izan dira, hala nola, dendariena, mustraketaz ardüratüko dena, logiztikarena, püblizitatearena, administrazioarena, eta azkenik komünikazioarena. Pastoral günea ere aipatürik izan da, eta iragan bi urteetako pastoraletako jargiak gustüko üken badütüe Larraintarrek, ez düe baitezpadako güne egokirik atzaman hortarako. Azkenean, karrikatik hüillan den soro batetan date emanik dagün urteko pastorala eta jargiak ez balin badütüe nahi bezala  egin ahal izan, tauladaren aldetik leiteke kanbioa… Bena ideiak badütüe ere, pentsamentüketan baizik ez dira oranokoz.

Entzün bi Larraintar Jean-Pierre Accoceberry eta Hervé Amestoy :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan