Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Asteko argazkia
Emankizüna
André Eyheramendi
Artxiboan



Egün zonbait ments dira Arrokiagako pastorala ikusteko. Jose Mendiague pastorala emanen dü aurten Arrokiagako herriak eta igaran igantean mustraka orokorra egin düe arizale oroek. Hazparneko bertsulariaren bizia kontatü dü Jean Bordachar idazleak eta parada emanen deikü eüskal diasporaren historia amiñibat ezagützeko, Ürüguai eta Argentina aldeala joanen beitgira aurtenko jeiarekin. Üztailaren 29ean eta agorrilaren 5ean emanik date Mendiague pastorala arrestiriko 15.30tan.

Amaiur ikusgarria üztailaren 21an emanen da Baztango Amaiur herrian eta agorrilaren 10 eta 11an Maulen. Düala 500 urte konkistatürik izan zen Nafarroa eta 10 urte berantago 1522an Amaiurko gaztelüa hartürik eta deseginik izan zen. Hor izan zen Nafarroaren berkonkistatzeko azken intseüa. Gure historiako gertakari honen oritzapenez, Amaiur ikusgarria sortü dü Pier-Pol Berzaitzek, Maule eta Amaiurko herritarren artean.
Pyrenaïa Turba otxote mixtoak eta Maddi Oyhenartek kantaldi bat eskentüko düe üztailaren 8ean Maidalenako txapelan arrestiriko 17etan. Pyrenaïa Turba Otxoteak, Euskal kantütegi eta klasiko errepertorioko kantoreak emanen dütü eta Maddi Oyhenartek aldiz bere kantoreak eta hebenko ohidürazko zonbait emanen dütü. Sartzea dohainik izanen da, ondotik züntzür bustitzea eskentürik date. Sekülan ebia balitz kantaldia Atarratzeko elizan eginen da.
16. Gaü-Izartsü, gaüaldi liriko eta müsikala proposatzen dü Altzürüküko Goiz-argi alkarteak üztailaren 13an. Parisetik jinik, Leïla Brédent sopranoa, Guillaume Dussau apala eta You Zhou pianista kümitatzen dütüe. Mozart, Puccini, Verdi, Bizet edo Bach, bestea beste, operaetako ahaideak eskentüko dütüe. Ürrentzeko, Nadine Elgoyhen eta Lucien Larraus-Joa Xiberoko kantore zonbait emanen dütüe. Gaüaldia Altzürüküko San Marti elizan iraganen da gaüko 21tarik harat eta üsatü bezala sartzea dohainik date.
Üztailaren 29an izanen da Jose Mendiague Pastoralaren lehen emanaldia Arrokiagan. Pastoraleko afixa egilea Jean Jasa da, sortzez Sohütarra eta azken urte horietan Arrokiagan bizi dena. Bestalde, pastoraleko sartzeak salgei dira Xiberoko Turismo Bülegoetan, Lechardoy aragi saltegian Barkoxen eta Baionako Mattin Mega dendan 14€ eta dohainik da 12urte petik direnentako.

