Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Behazaleen iritzia
Emankizüna

Herri Existentzia mintzaldia
Artxiboan



Bertsuaren üngürüko mintzaldia arramaiatzaren 8ean Maulen ! Bada urte zonbait jadanik, Mauleko Koblaka alkarteak bertsu hitzordü ezbardinak proposatzen dütüala Xiberoaren gainti. Ostirale hontan, Maialen Lujanbio, Eüskal-Herriko bertsulari txapeldüna jinen da Maulera mintzaldi baten eskentzera. « Geien trataera ezbardinak bertsolaritzan », hona zer izenbürü düan bere mintzaldiak eta eraman düan lana erakatsiko dü. Bertsuetan, geiak nola ezbardinki lantzen ahal diren explikatüko dü Gipuzkoar bertsulariak. Mintzaldia oroer zabalik da, arramaiatzaren 8ean igaranen da gaüko 7etan, Mauleko Matalaz karrikan Hebentik alkartearen egoitzan.
Ühaitzari bürüzko lehen argazki eta bideo lehiaka hasirik da. Lehentze, Xiberoko Turisma bülegoak arrantzükako alkartearen partaidegoarekin, bideo argazki lehiaka antolatzen düala. Zoin gehiagoka hau oroer zabalik da agorrila artino eta Ühaitza da geia. Parte harzale bakotxak haboroenik 4 argazki eta bideo bat presentatzen ahal dütü. Ondotik, agorrilan epai mahaina bildüko da irabazlearen haütatzeko. Sari partekatzea agorrilaren 18an date Mündüko Alborna Arrantzükaren txapelketa egünean. Bideoak eta argazkiak orai danik igorten ahal dira, Xiberoko Turisma Bülegoala edo
"Orhitzapenak" ikusgarria emanen da bigerren aldikoz Eskiulan maiatzaren 26an gaüko 21etan Peko Plazan. Iragan apirilaren 21ean Oloruen emanik izan zen lehentze eta ikusiz zer arrakasta üken züen, Geliote gela ttipiegi baratü zen. "Aitzina Eskiula" alkarteko ardüradünek deliberatü düe ikusgarria berriz emaitea eta herrian aldi hontan. Erran behar da, dantza eskolako 30 gazteek lan handia eraman düela beren erakasleer esker eta ikusgarria asmatü düan Julien Iratxeti esker. "Orhitzapenak" ikusgarria, gazte denborako oritzapenak jorratzen dütü dantza eta kantoreen bidez. Ikusgarria Eskiulako Peko Plazako arrabotüan iraganen da, maiatzaren 26an neskenegünarekin gaüko 21etan.
Antzerkiak bere püblikoa badü Xiberoan ! Beste behin frogatürik izan da, Mauleko Maiatz Tauladan festibalak kaüsitü düan arrakastaz. Tokia antzerki taldeak, urtearen kursean ikastetxeekin eramaiten düan lana eta ateleriak bere ondorioak ekarten dütü. Festibala izan da lan horren erakustea bena kanpotik beste talde ta ikusgarri jinaraztea egitarauaren aberasteko. Püblikoak bere aldetik, bere küriositatearen betatzeko, obra berezi bezain ezbardinen ezagützeko gogoa erakutsi dü beste behin ere. Hatik, ahalak beharrezkoak direla kültüraren bermatzeko erran deikü Mixel Foucher antolazaleak eta Mixel Etxebest Mauleko aüzapezak baieztatü deikü, Herriko Etxeak bere ekarpena etxekiko düala, herritarrek festibalari beren etxekidüra erakutsiko düeno.

Hamar urte betetzen dütü aurten «Maiatza tauladan» Mauleko Herriko Etxeak eta Tokia antzerki taldeak antolatzen düen hitzordüak. 10 urte eta egün bat jei gütiago. Sosa xühür dela eta, antolazaleek deliberatü düe festibala llabürtzea bena eskentza beti zabal eta aberats baratzen da. Ostegün arrestia, eskola eta ofizioaz kanpo diren antzerkilarier eskentürik date, ostirale goiza bezala. Ostirale arrestiarekin ofiziozkoak hasiko dira. Eskentza aldetik, neskenegüna date egünik kargatüena, goizanko 10 danik hasiko beitira jeiak, gaüan berant arte. Aurtenko « Maiatz taulada" maiatzaren 24-25 eta 26an igaranen dira Maulen. I

