Maiatz festibala Maulen maiatzaren 24-25 eta 26an

Inprimatu

Hamar urte betetzen dütü aurten «Maiatza tauladan» Mauleko Herriko Etxeak eta Tokia antzerki taldeak antolatzen düen hitzordüak. 10 urte eta egün bat jei gütiago. Sosa xühür dela eta, antolazaleek deliberatü düe festibala llabürtzea bena eskentza beti zabal eta aberats baratzen da. Ostegün arrestia, eskola eta ofizioaz kanpo diren antzerkilarier eskentürik date, ostirale goiza bezala. Ostirale arrestiarekin ofiziozkoak hasiko dira. Eskentza aldetik, neskenegüna date egünik kargatüena, goizanko 10 danik hasiko beitira jeiak, gaüan berant arte. Aurtenko « Maiatz taulada" maiatzaren 24-25 eta 26an igaranen dira Maulen. Ikus egitaraua.

Entzün Bernadette Lahargoue Mauleko zinegotsia eta Michel Foucher Tokia antzerki taldekoa :