Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Gure Herriaren Historia, Robert Elissondorekin
Emankizüna



Oarsoaldeko anai-arrebak errezibitüko dütüe, Basabürüko Ikastolako etxekoek, setemerearen 22an Omize-Gainen, Zazpiak Bat egünaren kari. Oarsoaldea, Oiharzun, Orrereta, Lezo eta Pasaia herriak biltzen dütü. Düala hiru urte, Ikastola eta Oarsoaldearen arteko harremenak sortü ziren. Geroztik, urte oroz hebenko dantzariak, kantariak eta bertsulariak Gipuzkoako eskualde hortara joan dira, hebenko kültüraren ezagütarazteko. Aldi hontan, hurak dirate errezibitürik. Azkorria gaznakagia bijitatürik, Omize-Gaineko plazan, hebenko eta hanko dantzariek eta kantariek ikusgarria eskentüko düe. Ondotik, züntzür bustitzea eta bazkaria partekatüko düe, bi eskualdeko bertsolariek alegeraürik. Arrestiritan, Xiba joküak izanen dira eta gaüan pastetxak eta dantzaldia.
Setemerearen 22an ,
Hondarrearen Egünak ospatüko dira aste bürü hontan Xiberoan.
Setemerearen 15ean Mendikotako Algarrekin galerian egin den estrenatzean 12 artisten obrak presentatürik izan dira. Denak xiberotarak eta estilo ezbardinetakoak, horien artean Gontzal Etxebarria, Jean-Pierre Aguergaray, Jokin Hullin, Lutxo Herrera eta beste. Azaroaren 10 arte sogiten ahal dira margo horik, asteazkenez, ostiralez, neskenegünez eta igantez 14.30tarik-18.30tara.
Pastoral soroa jentez bete betea zen, Arrokiagan eman den Jose Mendiague pastoralarentako! Denboro egokia ebirik eta ekirik gabe, püblikoa saldoan hüilantü da 3500 jente izan beita Arrokiagako pastoralaren sogiteko. Hiru oren eterdiz, kantore, dantza eta bertset andana bat emanik izan dira eta jentea loriatü da ! Aldüden sortü, gazterik Hazparnerat joan eta hantik fite Uruguai aldealat joan zen Jose Mendiague eta bertsulariaren bizia hobeki ezagützeko parada eman düe Arrokigesek. Aktüretan René Oyhenart süjeta izigarri ontsa ari izan da beste arizale güzien gisan eta azpimarratzekoa da Hego Ameriketako dantza eta kantorek ere leküa üken düela aurtenko pastoralean. Lehen pastorala emanik, bigerren emanaldiaren hitzordüa ez hüts egin dagün agorrilaren 5ean arrestiriko 15.30tan, Arrokiagan prefosta !




