XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Maskaraden sasua hüilantzen zaikü eta dakizüen bezala Santa Graziko gazteek deizküe aurtenkoak eskentüko. Lehena dagün barantailaren 6an date Santa-Grazin. Parada hortaz baliatü da Nicole Lougarot Moldaviako maskaradetaz egin düan bideoaren plazaratzeko. Düala urte bat, Nicole Lougarot « Bohémiens » libürüaren idazlea, Errumaniako Moldavialat joan zen  hanko maskaraden filmatzera, egite handia beitüe Xiberoko maskaradekin. Filma xüme hortan, maskaradetan Tziganoen ekarpena argiki ikusten ahal da. Xiberoko maskaradak ezagützen dütüenentako da filma hori, haatik, ez dütü hebenko maskaradak erakusten bena bien arteko konparaketa egiten ahal da. Berrogei ta bat minüta iraüten dü filmak, frantses eta eüskarazko berzioneak proposatürik dira. Mauleko Herri Ekoizpen saltegian eta Hebentikenean edireiten ahal da “Tziganoak eta maskaradak” bideoa.

Entzün Nicole Lougarot Moldaviako maskaradaren filmazalea :

Üsü entzüten da Xiberoan eta bestetan ere holako erranak, "eüskara etxen ikastea aski dela edo hobe dela", "eskoletan ez dela egiazko eüskara erakasten" eta beste. Xiberoko parropiako « Zeiñützülian » kazetan 2010eko azaroako alean, « Xiberotarrez ala ez ? » izenbürüa züan artikülüan, entzüten diren « Hori ez düzü gure eüskara » eta « hori ez düzü xiberotar hitza » erranetaz bere ikusmoldea plazaratü züan Jean-Louis Davant eüskalzainak. Belaunaldi batetik besteala galdürik izan diren eüskal hitzak, frantsesetik hartürik izan diren beste hitzekin ordezkatürik izan dira eta orai lehen baliatzen ziren eüskal hitz horiek arrotz egiten zaizkü deio Jean- Louis Davantek bere artikülüan. 300 bat hitz galdürik izan direla azken ehün urteetan gehitzen dü eta azkenean eüskararen praubetzeari bürü egiteko hitzak ikasi behar direla eta eüskaraz mintzatü behar dela.

Entzün Jean-Louis Davant Ürrüstoi-Larrabileko eüskalzaina :

Ekialde konpakt dizka berria plazaratzen dü egün horietan hebentik alkarteak. EKIALDE ikusgarria Xiberoan sortü zen ibar aüzoekin lotüra bat izan nahiz : Erronkari, Alto Aragoia eta Biarnoko Aspe eskualderekin. Dizkak bi parte dütü. Lehena, Pierre Visslerek ekoiztürik argazki soinüdüna da, non ere Erronkari, Hecho, Aspe ibarreko eta Xiberoko Botzak eta Eüskalkiak entzüten ahal diren, müsikaz bestitürik. Bigerren partean, Xiru festibalaren kari sortürik izan zen “Ekialde” ikusgarria da. Bertan Mixel Etxekopar, Peio Cachenaut, Jeremi Garat, Jean Xarles Sans eta Amaren Alabak ezagün dira. Ekialde dizka, Mauleko Herri Ekoizpen saltegian, Bürgübürü ostatüan Santa Grazin eta Hebentik alkartearen internet günean atzamaiten ahal da.

Entzün Mixel Etxekopar Ekialde ikusgarriaren eramailea :

Entzün Ekialde dizkatik soinü baten zatia :

Bi urtetarik bezala, Korrika hüilantzen ari zaikü. 17 gerren Korrika apirilaren 7 tik - 17ala iraganen da Trebinotik abiatüz, Donostian heltzeko.  Apirilaren 12 an astearte goizarekin Xibero hontarik Korrika iraganen da. Kalakari düke aurtenko lema nun ere Eüskalzaindia date ohoratürik . Bestalde, korrika abiatü aitzin üsatü bezala korrika kültüralak giroan ezarten gütü animazio desberdinak eskentüz. Horren kari, ideia edo proposamen berrien emaiteko bai eta lagüntzaren ekarteko, Xiberoko Gaü Eskolak bilküra bat antolatzen dü urtarilaren 14an bere egoitzan gaüko 20etan.

Entzün Beñat Espil Xiberoko Gaü Eskolako langilea :

2011ko maskaradan Santa-Graztarrak ikusiko dira Xiberoko herriz herri kurritzen. Lehen maskarada barantailaren 6an hasiko da Santa-Grazin, maiatzaren 15ean ürrentzeko herrian. Herriko 30 bat neskatil eta pottiko ariko dira joküan iragan ürrietaz geroz trebatzen hasirik. Kargü nausietan neskatilak izanen dira gehiengoa handian beitira. Orotara, 15 aldiz emanen dütüe maskaradak. Barantailan Santa Grazin, Altzain eta Arrokiagan, martxoan Atarratzen, Idauzen, Ligin, Irurin eta Urdiñarben, apirilan, Alozen, Hokin, Altzürükün, Barkoxen eta Maiatzan Larrainen, Gameren eta berriz Santa Grazin ibiliko dira. Ondotik, orano finkatürik ez den egün batetan Gipuzkoan emanen düe azken aldikoz.

Entzün Laurent Chübürü Santa-Grazi alkarteko lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan