XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Aroa alde izanik, jente hanitx huillantü zen Barkoxerat igante huntan Xahakoa pastorala behatzeko. Erran bezala aintzineko artikülüetan, Alexis Etxekopar "Attuli" zena ohoratürik izan da bere herrian. 114 arizale züen taulada gainean Patrik Queheille "Kampo" barkoxtarrak idatzi pastoralaren emaiteko eta Attuli famatüaren kantoreak preziatzeko parada izan da hanitxentzat. Karrika üngürü bereziaren ondotik (denboran baliatürik züen traktür, orga eta otoekin eginik izan da), bazkari goxo bat eginik izan da ezker pareta estalian eta arrestiritan emana izan da pastorala. Atxekitzen ahal dena balinba, kantari zinez honak agertü direla tauladan, Barkoxe bere famari lotü da beraz alde hortarik bena ezin dira baztertü beste arizaleak, oroek beren onena eman beitüe eta ez da düdatzerik dantzak eta taulada gaineko joküaz goxatü dela jentea.
Entzün jenteek egin dütüen oharrak pastoralaren ondotik :


Beste lekükotarzün saldo bat :

Ohartarazten deizüegü ondoko emanaldia dagün neskenegünean datekela : arrestiriko 5 orenetan meza emanik izanen da Barkoxeko elizan, 7 orenetan berriz karrika üngürüa eta emanaldia bera gaüko 9 orenetan emanik izanen da. Ohartarazten deizüegü sartzeak orano salgai direla Mauleko eta Atharratzeko turisma bülegoetan, Barkoxeko komersanten etxeetan eta xahakoa.org helbidean.

Tauladan egin mustraka bat.Aurten, Barkoxek eman züan aitzineko pastorala bezala, Patrick Queheille (Kampo) da idazlea. Pastorala aipatü zeigün jadanik, eta heben klikatzez berriz behatzen ahalko düzüe.
Ondotik, urtarrila hatsarrean hasi ziren ehün bat barkoxtar mustraketan biltzen. Barantailaren 13ko mustrakan, kargüak emanik izan ziren (ikus heben gure artikülüa).
Hilabete honen ondarrean izanen da lehen emanaldia (üztailaren 25) eta gaüzak aitzinatzen ari dira. Pastoral soroan egiten dütüe orai mustrakak, eta Alozen bezala, pantar batetan ezarri dütüe jargiak. Ikus egin dügün bideoa :
{youtube}Q5Ki33yYiog{/youtube}

Xehetarzün haboro eta sartzeak salgei www.xahakoa.org helbidean.
Bestela sartzeak salgei dirateke Mauleko eta Atharratzeko turisma bülegoetan, Barkoxen Iriart eta Lechardoy aragitegietan eta herriko saltegian.

Maddi OihenartMaddi Oihenartek Juantxo Zeberiorekin batean plazaratü berri düan diskak Baldi dü izena, eta hitzaren erranahi desbardinetarik "ümil" haütatü dü barkoxtarrak. Hitzen egile haboroenak idazle ezagünak dira : Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Itxaro Borda, Leire Bilbao edo Joxean Artze. Horietaz gain, hiru kantore xiberotarrez dira : Bortü Txoria Alexis Etxekopar "Attuli" zenarena, Plañu niz eta Maddi Oihenartek berak idatzi Hitz bat kantorea. Aldi hontan No-Cd Records argitaletxearekin plazaratü dü diska.
Maddi Oihenartek Juantxo Zeberio aurkeztü deigü lehenik :


Entzün "Attuli"ren Bortü Txoria :

Urte oroz Xiberoko gaü eskolak antolatzen düan ikastaldia Maulen, Agerrian eginen da aurten. Agorrilaren 2tik 6ealat, goiz oroz kurtsoak izanen dira lehen mailatik alfabetatze heinealat, eta arrestietan atelierrak badirateke (ikusten ahal düzüen bideoa 2007ko ikastaldian eginik izan zen).
Ikastaldia 265 € pagatüko düe langileek eta 220 € langile prekarioek, langabetüek ala ikasleek. Jakin behar da halere herri alkargoatik eta eüskararen erakunde püblikotik sos lagüntzak ükeiten ahal direla. Izenak üztailaren 16eko eman behar dira ondoko zenbakian : 05 59 19 18 44.
Entzün Ekaitz Mazusta, gaü eskolako lagüntzailea :


Ikus 2007ko ikastaldiko bideo hau :
{youtube}iuxqI5RBChA{/youtube}

Gursen egon ziren eüskal herritarren historia ez da historia libürü hanitxetan atzamaiten ahal. Ez dadin ahatzerik izan, Jean Claude Larrondek mintzaldiak emaiten dütü ezker-esküin. Ostirale hontan (arramaiatzaren 4an) Etxahun alkarteak kümitatürik, berriz aipatüko dü nola estatü espainolan frankismoaren kontre borrokatü züen jenteak Gursen preso sartürik izan ziren. Aipatüko dü ere nola Lapurdiko jauntto batek errefüsiatu errepüblikarren kontrako sarekada bat antolatü züan.
Hemen entzüten ahal düzüe mintzaldiaren llabürpena. Jean Claude Larronde :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan