XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Roger Idiart zena omentüko da Xiberoa Kantüz kantaldian apirilaren 30ean Maulen. 1968an heltü zen Xiberoala, Zalgize eta Iruriko apez egon zen urte andana batez. Kantore ezagün franko ützi deizkü, bai eta ere bi pastoral, Xalbador eta Etxahun Iruri pastoralak. Xiberoko Zohardia, Xiberoko Jauna pastoralako kantari taldea, Pagolar gazteak, Ürtxaintxak, Xiberotarrak, Mixel Arotze, Altzükütarrak, Ortzadar taldea, Pagolako Erresiñulak, Pier-Pol Berzaitz eta Ibañeta pastoralako kantari taldea agertüko dira taulen gainen Roger Idiartek idatzitako kantoreen emaiteko. Xiberoa Kantüz 17. Kantaldia apirilaren 30ean gaüko 21etan Mauleko Jaï-alaian iraganen da.

Entzün Jean-Pierre Béhocaray Xiberoko-Zohardiko antolazale bat :

Negüa ürrentü berri, eta badakigü jadanik nork emanen dütüan 2012ko maskaradak. Gamere-Zihigako gazteak dira dagün urtean plazaz plaza kurritüko. 30 bat gazte bildü dira xedea aitzina eraman nahian. Dantzariak neskenegünez biltzen hasi badira, kargü zatikatzea eta mustrakak berantago hasiko dira. Aldi hontan, Gamearrak aski goizik plantatü dira, düala 10 bat urte maskaradak eman zütüelarik beste herri batek maskaradak eman zütielako eta ez beitüe ber experientzia arrabizitü nahi.

Entzün Mathieu Tauzin Gamere-Zihigako gaztea :

« Signes et sillons» izeneko erakuska proposatzen dü Thomas le Cœur artistak. Apirila ürrentzeala artino ikusgei da Mauleko Ondarrearen Etxean. Apirilaren 15 hontan estrenatze ofiziala eginen da Mauleko haütetsüekin. Arte lan hau ezagützeko parada ükenen düzüe eta galto güziak pausatzen ahalko dütüzüe.

Entzün Thomas Le Coeur zizelkari-artista :

Aurtenko 22 gerren Xiru festibalak hiru egün iraün dü Gotaine-Irabarnen. Ostiralearekin hasi da Altzürüküko elizan kantaldi-müsikaldi gaüaldi batekin. Gaüaldi hunkigarria izan da Philippe Ezkürra, Beñat Achiary eta Georgiar kantarier esker. Neskenegün gaüan aldiz, "Txakoste" Gaüaldian memento azkarrak ere izan dira sorkuntza, trükatze sailan aktür eta kültür kürütxatze arte hortan. Eta igandean Gotaineko plazan, "No Future"  Xiberoko klunaren ikusgarria ikusi da, Pierre Visleer sorkuntza bat. Ondotik, igande arrestiritan Gotaineko plazan, jenteak saldoan bibilkatü dira, "Maskar" ikusgarria soegiteko. Ander Lipus, Markiñako Abarka taldeak eta Pariseko Par-Alleles Hip Hop taldeak maskarada gisako ikusgarria eskentü düe. Muda berriko maskarada hori arrakasta ederrak bildü dü eta Xiru festibala giro hoberenean ürrentü da soinü eta dantzarekin.

Entzün Michel Etxekopar Xiru festibaleko antolazalea :


Entzün Madouce Araguas, Jon Harlouchet eta Gotaintar bat:

Entzün Francis Elichalt eta Hubert Catalogne Gotaintarrak :

Entzün Jean-Jacques Etxeberri Llargo Urdinarbetarra :

Entzün Ander Lispus Bizkaitarra "Maskar" ikusgarrikoa :

Bi ta bi "Txakostea" sortürik, Xiru 22 abiatzeko prest da Gotainen-Irabarnen. Abotia alkarteak lantzen düan Xiru festibala, Xiberoko festibalen balada zabaltüko dü 3 egünez. Ostirale gaüan, Kantaldi-müsikaldia izanen da Altzürüküko elizan Philippe Ezkürra, Beñat Achiaryrekin eta Georgiatik jinik Urmuli taldea. Neskenegünarekin badate zer ikus : goizan jei zonbait Mauleko plazan arrestiritan Irabarnen zizelkadüra estrenatzea eta gaüan "Txakoste" gaüaldia Gotainen. Igandean egün osoan jei ezbardinak Gotainen. Egitaraoa osoa eta xehetarzün güziak hebentik.wifeo.com helbidean esküratzen ahal dütüzüe.

Entzün Mixel Etxekopar Xiru festibaleko antolazalea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan