XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Oilarrak taldeko kantari zonbaitOilarrak abesbatzak 15 urte bete dütü, eta horren ospatzeko kantaldi berezi bat emanen düe Maule Baitha zinema gelan neskenegün hontan (abentüaren 19). Hatsarre batean taldea ostatüan kantatzeko sortü bazen, geroztik badü bide eginik. Europan zehar kurritü dira Oilarrak, Irlandan edo Europa ekialdean besteak beste, eta 4 diska ere badütüe plazaratürik.
Régis Claverie taldeko kantari bat jin zaigü kantaldi horren aurkeztera, eta Oilarrak abesbatzaren historia oritarazi deigü.
Entzün Régis Claverie :


Entzün Hats berri kantorea :

Kantaldia neskenegün hontan dateke gaüko 9 orenetarik aitzina Maule Baithan erran bezala. Kümitatürik izan dira ere Ainerak abesbatza, Iruski dantza taldea eta soinülari zonbait.

Hedaldaka deitü dü Pil Pilek bere diska berria. Müsikarekin eta gabe, 14 kantore kantore bildü dütü laukoteak. Mixel Tikoipe, Alexandre, Jojo eta Bernadette Bordagaraiek düe taldea osatzen. Taldea ezagützen düenek, kantaldietan ebilirik beitira azken denboretan, kantore zonbait ezagütüko dütüe taula gainean eman beidütüe jadanik. Mauleko Herri Ekoizpen saltegian eta müsika saltegi haboroetan atzamanen düzüe Pil Pilen Hegaldaka.
Entzün aurkezpena :


Informazio haboroentako, klika heben.

Ostirale hontan Mauleko Zinka ostatüan, ülüntzeko 8.30tan, "Le silence des nanos" filma ikustea eta ondotik bere egilearekin eztabaidatzea proposatürik zaizüe. Nanoteknologia zer den bi hitzez argitzeko, atoma eta molekülen heineko teknologia dügü. Zientzia aitzinatzen den ber, pentsalari zonbaitek eztabaidak plazaratzen dütüe, zeren eta Heidegger filosofoak zion bezala "zientziak ez dü pentsatzen". Bide hortarik joan da Julien Colin, filmaren egilea. Bereziki filosofoak mintzaraztez, nanoteknologiaren garapenak bazter ützi düan pentsaketa builarazi nahi lüke. Asteazken gaü hontan Baionan, ostegünean Pauen eta Ostiralean (abentüaren 11) Maulen erran bezala, filma erakutsi eta eztabaida animatüko dü Julien Colinek.
Entzün Julien Colin, filmaren egilea :


{youtube}oPcXM4neqaA{/youtube}

Maialen Lujanbio Iñaki Muruaren besoetanBertsoa ez da denen gustükoa, normal den bezala. Bena Barakaldoko (Bizkaia) BEC gela erraldoi hartara hüilantü den orok ikusi dü Eüskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala batek zonbat indar badüan. 14 500 ikuslek bat egin züen igantean bertsoak sortzen düan emozionean. Ageri zen esküzartetan, oihüetan, negarretan, ühainetan (delako "ola") eta ageri zen alde orotan. Hitz-ordü horrek aski indar ez balü bezala, audela txapela iragan da Andoni Egañaren (lau aldiz txapeldün) bürütik Maialen Lujanbioren bürü gainealat... eta audela Amets Arzallus hanitxek txapeldün ikusten züen emaitza ezagütü aitzin... eta audela Joxe Agirre gipuzkoarrak lau bertso kantatü dütü leküa txapeldünari ützi gabe. Hots bi hitzetan, egün handia izan da.
Xiberotik joanik ziren autobüs edo otoetan ez bazinden (edo bai), heben dütützüe bertso zonbait, beste hanitx bezala, hunkigarriak.
Gaia süa hitza zelarik, bürüz-bürükalat heltü diren bi bertsolarien lanak.
Entzün Maialen Lujanbio :


Entzün Amets Arzallus :

Entzün Andoni Egañaren azken agurra :

Eta txapeldün berriaren agurra :

Xan Alkhat eta Karlos Aizpurua14 500 so-egileetarik zonbaitKatalanak ützülpenak behatzen ari

Uhartetik (Nafarroa) Maulerat jin dira Gomi eta Lander Flakutt beren talde berriaren aurkeztera. Uharteko Txalaparta Taldea behin beno haboro ikusi ahal izan dügü Xiberoan, eta iragan urteko Maiatza Tauletan antzerki festibalean, Flakutt bilakatüko zenaren lehen aurkezpena egin züen. Geroztik lan egin düe, eta lanak grabatü. Txalaparta eta müsika elektronikoaren arteko nahasketak eginik, lehen diska salgei ezarri düe, Mauleko Herri Ekoizpen saltegian besteak beste.
Entzün diskaren aurkezpena :


Haboro ikusi, entzün edo jakiteko, heben düzüe Flakutten myspace günea.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan