XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Xiberoko laborantzaren geroa, jente hanitxen arrenküra dela frogatü da, neskenegün goizan Irabarneko gaztelüan iragaiten zen biltzarrako parte hartze haundia ikusirik. Laborari gazte, ez hain gazte, emazte, haütetsi ala herritar, 200 bat jente hüilantü zen. Eztabadak lekü haundia hartü züan eta lürra, instalazioa, transmizioa, Mauleko hiltegia baita ere laborariaren errebenioa bezalako problematikak jorratürik izan ziren. Orohar, laborantzaren geroa ez dela bakarrik laborarien arrenküra azpimarratürik izan zen eta aterrabideak laborariak eta jentartea mobilizatüz atzamanen direla gehitürik izan zen. Neskenegüneko biltzarra Xiberoa Herri alkargoak lüzatürik lehen hitzordüa zen eta oso emankorra izan zen. Ondoko sei hilabeteetan gogoetak jarraikiko dü, kooperatifa, Cuma eta beste laborantzako egitürekin eta 2016eko bedatsean proposamenak eginen dütü alkargoak, laborantza politika baten zütik ezarteko.
Mixel Etxebest alkargoako presidentordea :


Dorothée Nabarra, Bettan Hoki, Mattin Arhantzet laborariak :

Laborantza politika baten eraikitzeko xedez, Xiberoa Herri alkargoak, larrazken hontan eta dagün urtean eginen den alkarikusaldi eta eztabadakatze ziklo bat abiatüko dü.
Azken urte horietan, laborantxa gibel egiten züala ikusirik eta laborantxaren garrantzia ekonomian kontütan hartürik, haütetsiak, laborantxa mündüa eta jentartea mobilizatü nahi dü.

Hortarako hiru ürratsetako desmartxa bat builtarazten dü herri alkargoak. Lehen hitzordüa ürrietaren 3an Irabarneko gaztelüan finkatürik da. Goizeko 9.30etarik harat, Xiberoko laborantxaz, Kanaldidek egin film dokümentala ikusten ahalko da. Ondotik beste lürraldeetako haütetsi eta xede eramaileen lekükotarzünak badirateke, Safer egitürak eta Departamentüko Laborantxa Ganbarak, transmizioaz egin diagnostika presentatüko da, Etxelab dispositiboaren aurkezpena eginen da eta eztabada batekin ürrentüko da goizaldia.



Maidalena kaskoan egin da lurzaindiaren besta eta jentea ederki bildü da lürra zaintzeko eta laborarien instalatzeko lan egiten düan egitürari süstengüa ekarteko.
Arrazo hanitx, baziren xiberoan egiteko, horietan lehena lürrik gabe zen laborari batek , Yan Vaugon, Atarratzen,  instalatzen lagüntü düalakoz edo ere, Gamereko herriak, lurzaindiari dei egin düan lehen herria delakoz  eta orano ere, Ozazeko herriak sos lagüntza bat eman beiteio .
Hots, besta giroan iragan da egüna eta ondoko desafioak ere ez dira ahatze, lür saltzeak hüillantik jarraikitzea, Safer ari prezionea egitea bere lana egin dezan eta ere lurzaindia egitüra hobetü.

Dominique Amestoy:

Txorien migrazio egüna markatüko da igante hontan Iratin eginen den egünaldi bereziarekin !
Iragan üztaila erditsütik goiti txorien kontaketa berriz abiatü dü Iratin, LPO edo txorien zaintzen, lan egiten düan ligak. Horren berri eman nahi da igantean.
Iratitik igaiten diren txori haboroxenak  harrapariak dira, miru edo ulaintx beltzak (milan), belatxak (epervier) edo ere arranoak, eta prefosta ürzoak.
Igantean, migrazio egünarentako Iratin hitzordüa emanik da ; goizan, 10 eta erditan, migrazioaz, mintzaldi batekin Iratiko batzarri günean eta arrestitan Organbidexkan, txorien kontaketa egiten ahal dateke.
LPOko kide den Hélène Larzac:



Erosi edo zaindü dütüen lürraren kartaLürra bestatüko dü Lurzaindiak igante hontan Maidalenan (denbora txarra baldin bada Altzaiko gelan). Besta giroan bere aktibitateen berri emaitea dü xede. Lehen GFA Lurra eta orai Lurzaindiaren lanari esker, 18 etxalte zalbatü dira, hots 300 hektara lür, non ere 26 etxetiar bizi diren. Hori dena jendartearen mobilizazioari esker egin da eta erran behar da orano franko mobilizatürik egoiten dela. Horren proba dügü, urte hastarrean Lurzaindiak abiarazi züan sos biltze kanpainaren emaitza.
200.000€ biltzea züan helbürü eta jadanik 170.000€ bildü dütü.
Mobilizazio honen jarraikitzea igante hontan proposatzen deikü Lurzaindiak, Maidalena püntan edo ebia balitz Altzaiko salan besta giroan. Egüerditan mintzaldia, züntzür bustitzea eta bazkariarekin hasiko da besta eta arrestiritan, Baiona Kantüz, Buhaminak, Mixel Etxekopar, Hor Hor taldea eta txanbelariak entzünten ahalko dira.
Marie Claire Leurgory:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan