XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Axuria kooperatifaren biltzar nausia iragan da ostirale gaüan Zalgizen.
Parada hortan jakin da gorabehera bere salmentak eta bere produkzionea ber heinean begiatü dütüala Axuria kooperatifak, axuri aragi eta behiki saltzen dütüan kooperatifak.
Kooperatifaren helbürü nausia da bardin beren axuri prezioan ahal bezain beste ber heinean begiratzera urtean zehar, eta horren aldetik sasoa kauxitü düe.
Behikiak ere bere leküa ediren dü Axuria kooperatifan, besteak beste düala bi urte sortü düen Herriko markarekin.
Erkidegoak ere abiatü dütüe izan Sühari enpresarekin edo leküko kolektibitatekin.
Inbestizamentüak  jarraikitzen dütü kooperatifak bere geroaren honarentako. Ardien behezteko güne bat eraiki dü Zalgizen, eta burger egiteko aragi xehekatzeko tresna berri bat.
300 laborariekin Xiberoko laborarien erdia kooperatifaren kide da.
Prefosta herri elkargoarekin dütüen eztabada biziak aipatürik izan dira eta mozione bat hon hartüe hor ziren 160 kideak hautetsier beren beharren helarazteko.

Peio Quihillat:

Axuria kooperatifak argiki kexü dela jakinarazi nahi dü hedabideetan.
Bada aste zonbait tentzioak agertü zirela Xiberoa herri elkargoa eta Axuria kooperatifaren artean.
Honek leporatzen dü herri elkargoari ez düala nahi kantian dütüan lürrak kooperatifari zeditü, alta aspalditik hitz emanik züen.
Herri elkargoak dio lür horien beharra düala bere hiltegiarentako erreserba gisa hiltegi lege berrien errespetatzeko.
Axuria bere aldetik ez bada handitzen ez düke haboro exportazionerik egiten ahal , eta honek bere geroa trabatüko dü.
Herri elkargoak antolatü zütüan laborantxako biltzar nausietan jadanik, hautetsien süstengü eskaza salatü eta hatiak hontü zütüen kooperatifako kideak oro.
Orai negoziazione hanitxen ondoan eta proposamen andana bat egin ondoan kooperatifa eta hiltegian akomatzeko, Axuriak bere kexüa jakinarazi nahi dü.
Bere biltzar nausia egin ondoan ostirale gaüan mozione bat hon hartü düe kooperatifako 300 kideek, non ere beren lür xedea berriz egokitü ondoan, galdegiten düen hautetsier beren galdoan hon hartzea.
Peio Quihillalt:

Ürzo sasoa abiatü bada, ürzo güti orain arte. Hatik, gisala hamar bat egünez batean igaraiten dira oro. Üdüri lüke denbora hori ez dela orano jinik. Ürzoak alorretan beitira, arto jaten. Eta gain horietako bagoetan bagotxa güti.
Zonbaitek negüa ere pe horietan igaraiten omen düe gerogo eta haboro.
Bestalde kostaldetik igaraiten dira ere gero ta gehiago.
Halere turistak beti nunbrean hüllantzen dira, süstut Oskaxeko lepoan.
Ihitztekari den Dominika Patalagoiti:

Saretegien itzüllia jarraikitzen dügü. Atzo, ürzo saldo gaitzak ikusi badütüe Napaleko saretegietan ez düe 60 ürzo beno hanitxez haboro ediren. Atzo eki jeikagiako haizea beitzen, eta Napalgo sareentako hori beitüe etsaia.
Orain arte urzo güti igaran denez, ürrietaren 3tik 380bat ürzo baizik ez dütüe atzaman. Bena üdüriala urzo sasoa orai hasten da egiazki. Diala 2 egün Bordale aldian ürzo saldo animalekoa igaran beita. Ordian atzo igan ez dienak ondoko egünetan iragan behar lükie.
Atzo Ximun Napaleko ehiztariekin elhestatzeko eküratü da. Solasaldi erditan ürzoak ere igan dira. Horra Xabi Elgart eta Patrik Lousteau-ekilako elgarrizketa :

Merkatü dohain bat abiatzen da Irurin dagün neskenegün goizan.
Erran behar da hirugerren urtekoz antolatürik dela merkatü hori, non ere bakotxak nahi düana ekarten düan eta nahi düenarekin arrajoaiten den.
Izen emaiterik ez dateke, eta sakolak hütsik jiten bazide ere zerbait hartzen ahalko düzüe.
Lagün talde batek dü hori abiarazi, eta helbürüa da urtean behin sos mündütik elkitzea.
Animazioneak badirateke egünaldiaren zehar, bai haurrentako bena ere gehitientako.
Züen oihaneko Egürren haütatzeko eta lantzeko  animazione bat badateke edo orano sagar zonbaitekin jiten bazide, honen jüsa elkitzeko parada dükezie.
Johañe Etchemendy Gohetx:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan