XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

"Les transformations du paysage" deitzen den mintzaldi bat antolatzen dü Ikerzaleak elkarteak, ostiral huntan arrestiko 6etan, Mauleko mediatekan.
Mintzaldiaz gain diapositibak hots argazkiak ikusten ahal dirateke.
Gük ezagützen dügün Xiberoa nola hola bilakatü den intelegatzeko antolatürik da mintzaldia. Robert Elissondo Ikerzaleak elkartebürüak animatzaile gisa parte hartüko dü Philippe Etxegoyhenekin , hunek "Mémoires souletine" izeneko 2 libürü elki beidütü.
Bestalde mauleko mediateka hortan "Terre de Soule" izeneko erakuska bat bada hortaz barantailaren 13a arte.
Philippe Etchegoyhen:'play}artxiboak/philipetxe.mp3" type="audio/mpeg" />

Sagartzea izeneko alkartea sagar sailan referentzia bilakatü da.
25 urtez, alkarteak lan handia eraman dü, hebenko sagar moten salbatzeko, sailkatzeko, eta enpeltatzeko. Alkarteko kideek, iragan neskenegünean egin zen alkartearen biltzar nausian erran düen bezala, epe hortan 15 000 sagarondo lantatürik izan dira.
Alkarte hortarik sortü zen ere Eztigar kooperatifa, xede komerzialagoen handiazteko.
Formakuntzak ere proposatzen dütü, sagargintza üngürüko tekniken erakasteko eta jakintzaren zabaltzeko.(Agerrianadibidez 60 jende hüllantü dira azken enpeltatze formakuntzan)
Alkarteko presidenta Pantxika Maitia:


SEM Agerriako eta sagartzea alkarteko kide den Maurice Dumas:


Düala 20 bat urte desagertü zen, agalaxia, eritarzüna berriz agertü da Montoriko  ahüntz hazkuntza batetan  eta  ahüntzak orro ehoarrazirik izan dira , eritarzüna laster hedatzen delakoz.
1975 eta 1990 an , 120 bat ardi hazkuntza honkirik izan ziren eta neurri zorrotzak hartürik izan ziren eritarzünaren zaintzeko.
GDS (groupe de défense sanitaire) izeneko egitüra bat sortü zen departamentüan , eritarzüna zaintzeko eta aldi hontan ere ber maneran lana eramaiten düe.
Montoriko hazkuntza güzietan ikerketak  egiten hasirik dira eta hebentik hilabeten barne jakinen da eritarzüna hedatzen denez edo ez.
Halerik ere ,GDSak uste dü eritarzüna ez dela hedatüko, ahüntzak etxalte hortarik ez zirelakoz elkitzen , oranokoan hatik ez dakie nolaz heltü den etxalte hortarat.
Arnaud Etchebarne Ajia:



Hegazti gripaz ,Departamentko laborantxa kanberak hitzeman dü prentsaren aitzinean,  ahalak oro egiten zütüala hegazti gripari bühürtzeko arraoen apalarrazteko, hala nula hazkuntzen hustea 4 edo 5 astez 8ren partez, eta bestalde hazkuntzen süstengatzeko sos lagüntzak ere galteginik dira.
Aste hontan ministeritzak argitü behar lüke nola eta zer gei düan egin hazkuntzen süstengatzeko.
Arte hortan departamentüko laborantxa kanberak nahi dü bere botza entzünarazi , Evelyne Revel, St Gladie eko hazlea , laborantxa kanberako ordezkaria da eta Maite Lephailleren mikroan Laborantxa kanberako ikuspüntüa emaiten deikü:


Hazleen aldetik, pensatzen da neurri horiek hartürik direla indüstrialen honetan, eta ez düala planeta eküatüko. Xiberoan Uharte etxalteko jabeak arrenküratürik dira. Patricia Laxagueborde:

Urte ondarreko axuri merkatüa manera ezinago honean joan da, Xiberoko Axuria eta CAOSO kooperatifentako pürü.
Üsatü bezala Españako merkatüan izan da galdo nausia eta bi kooperatifetako ardüradünek erran deiküen bezala galdoa azkarra izan da.
Alde batetik, Españako merkatüan axuri güti beita saso hontan, eta bestetik, artzain heina ttipitüz beidoa, axuri hazkuntza ere ondorioz gibel ari beita.
Prezioak hein honekoak izan dira, bataz beste 4 eurotan kiloa.
Orain Frantziako merkatüari ersatüko dira, bena jadanik arrenküatürik agertzen dira, Frantzian bai eta orohar Europan, aragi geroz eta güttiago jaten beita azken informazio kampainaren gatik besteak beste. 
Jean Marie Etxegorri:


Jean Jacques Sallaberemborde:


Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan