XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Pierre Alex Barcoisbide-ren argazkiaEntrabaleko ürzo sasoa üken düe Oxkaseko saretegietan. 739 urzo bildü dütüe, aintzineko urtean 1.185 atzaman zütüelarik. Gütiago bildü badütüe izigarri güti ere igaraiten ikusi dütüe. Igaran urtean, 45.000 bat ikusi bazütüen, aurten 15.000 baizik ez. Audela, sareak azaroaren 12an bildü dütüe, eta ondoko egünetan ürzo hanitx igaran dira. Turista edo ikusliarren aldetik ere zonbatekoa azkarki ttipitü da. Dena dela, Etxalarreko saretegiek düe biona edo txapela eramanen aurten 1.689 ürzo atzaman beitütüe. Naphalen 40 bat gütiago, beraz ez düe azken urteetan bezala txapela irabaziko. Bilana egiten deikü Pilla Idiart Oxkaseko saretegien jabeak :

Gaznaren egiteko ikastaldiak proposatzen dütü AOC Ossau Irati sor markak. Biarnoan hanitxek gaznakatzen badüe beren ardien eznea, Eüskal Herrian, eta Xiberoan bereziki, beranta hartürik da gainti hortarik. Emeki-emeki eta holako formakuntzak direla medioz, Eüskal Herriak bere beranta gütitzen dü. Urtoroz AOC delakoan parte hartzen düen gazna egileen heina 5 eta 10ren arteko gazna egilez emendatzen da. Hiru egün formakuntza dira arren, abentüaren 5ean, 7an eta 9an Oloruen, edo abenduaren 12an, 14an eta 16an Izuran. Azaroaren 25a arte badüzüe izenen emaiteko. Hortarako, deit ezazüe 05 59 37 86 61 telefono zonbakiala. Joanes Lerdou :

Tabakoaren üzteko hilabetea delarik, honen ondoan, leküko tabako egileak ari dira beren mozkinaren defendatzen. 16-37 izenarekin leküko tabakoaren marka sortü zen düala urte zonbait eta horri esker, leküko ekoizleak hobeki pakatürik dira. Eüskal Herrian sei ekoizle dira, haboroxeenak Amikuze esküaldean,  Adour Garonne izena düan koperatiban biltzen dira. Audela, Akitaniako ekoizleen tabakoa natürala izatez, kalitate handikoa bezala hartürik da. Laborari etxetan interes ekonomiko hona düala dioie eta galto handia badelakoz  tabako egileak txerkatzen dütüe. Tabakoaren üzteko kanpainak beharrezkoa direla dioie, eta bakotxaren libertatea dela erretzea edo ez. Azaroko hilabete osoa, tabakorik gabeko hilabetea da eta Osagarri ministeritzak  sensibilizazione kanpaina bat eramaiten dü, Baionako ospitalean hitzordü desbardinak ere badira.
Didier Etxebest Mehaineko tabako ekoizlea :

Eztiaren biltzeko sasua sasoa mehe izan da aurten. Bai denborarengatik bai eta ere "zinips" izeneko lozebiña batengatik. Txinatik jinik da hori eta gaztainatzetan egiten dütüen arraultzeen ogenez, gaztainatzea ez da lilitzen. Bestalde, denborarengatik akazia güti izan da aurten. Haatik, berri hon bakarrenetarik, frelon edo liztor asiatikoa arras gütitu dela güneka. Gaüzak nola igaran diren ikusten dügü erle beltzekin lanean ari den Jean Beaudéant Urdiniarbeko erlezainarekin:

2015eko argazkiaBadü urtea Lürzaindiak, Xiberoan, 2 etxalte erosi zütüala, 400 000 eurotan, 3 laborarien plantarazteko ; sos-biltze kanpaineri= esker, 200 000 euro bildü da akzionetan ; haatik, orano beste hainbeste bildü behar da eta hori 2017 ko urte ondarreko. Aste ondarrean, Ozazen süstengü bazkari bat egin da eta 60 bat jentek parte hartu düe. Lürzaindiak 3000 akzionedün edo partxuer dütü eta bere lana da lürren harat honatak zaintzea  laborarien instalatzen lagüntzeko. Lürzaindiak esperantxa dü HELEP edo Eüskal Herriko Alkargoa bakarrak gei hori serioski bere esküetan hartuko düala haütetsi zonbaitek hitzeman düen bezala. Edouard Exilart alkarteko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan