XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Amatik Webgunean hartütako argazkiaAmatik kooperatibak Lacaune axurien saltzeko plantatü zen düala 7 urte. Eta igaran urtean ezagügarri edo label gorria üken dü. Bena bada 30 urte Xiberoa, Baxenabarre eta Biarnoko hainbat laborari Lacaune arrazarekin ari direla lanean. Hatsarre hartan, 100 laborari hasi ziren 27.000 lacaunerekin. Orai 52 etxalte biltzen dütü Amatik kooperatibak. Laborari horiek ardi arrazaz kanbiatzea deliberatü züen genetikaren aldetik aitzinatürikago beitziren, eta ezne haboro emaiten beitzüen. Orai kooperatibaren xede berria da axurien karkazarekila saltzea.
Xehetarzünak oro Amatik kooperatibako Marie-Christine Pinquerekila:



Bosgerren aldikoz, ASG Gaindaintarrak alkarteak antolatzen dü lantareen merkatüa, maiatzaren 14an, trinketaren gibelean. Hor badateke baratzekako tresnen erosteko parada, bai eta lantareak ere. Goizan, Benoit Laborde, Paueko Henri IV.a jauregiko baratzekariak, mintzaldi bat emanen dü, honen geia datekealarik: « baratzea nola joanaraz puzurik ezarri gabe ». Sylvie Bafalliok, berriz, Garindaineko üngürü bat proposatüko dü 25 bat jenter, lantareetzaz mintzatzez. Zoin lantare krema gisa erabil, zer tisanaz edaten ahal den eta beste esplikatüko dü. Merkatü lekü hortan berean, mozkinekilako bazkari bat badate egüerditan eta haurrentako, aldiz, parpiñatze ikasgia zonbait badirateke
Xehetarzünak emaiten deizkü ASG gaindaintarrak eko Dominique Casenavek:



Domintxine, Gabadi eta Barkoxeko ahate eta oiloak ez dütüe ehoko !! Goiz hontan, ELB sindikatak deitürik ehünka jente bildü dira 3 etxalteen aitzinean, sanobide zerbütxüen blokatzeko. Barkoxen DDPPko züzendaria jin da eta ikusiz blokatürik zela, indarkeriarik ez erabilteko erabaki dü. Ahateak ez dütü ehoko, halere, antoladüra berezi bat ezarririk date 3 etxalde horientako, ikerka hanitx ükenen beitütüe. ELBkoak botzik agertü dira bena kasü egin behar dela dioie, dagün egünetan ahateen ehaiteko manüa arrajiten ahal beita.Dena den oranokoan bizirik dira ahateak eta kanpoan berriz ezarririk izan dira.
DDPPko züzendari Alain Mesplede:


ELB-ko Pampi Sainte Marie :


Arresti apal hontan DDPP-k jakinarazi dü goiz hontakoaren ardüra hiru etxalteko laborarier emanen düala. ELB-k erantzun du mendekuaz eta mehatxüetaz ez zirela lotsa!

Atzo goizan, Domintxine, Gabadi eta Barkoxeko etxalteen jabeek, bai eta ELB sindikatak, Pariseko ordezkaritza batekin züen bilküra gaixki igaran da. Bakoitxa bere plantan egon da eta elkibiderik ez da atzaman. Hiru etxalte horietako oiloak eta ahateak beti ehorik izateko arrisküan dira eta horren kontre ELB-k bühürtzen jarraikitzen du  (izenpedüra bilketa heben).  Hortarako, ostirale hontan dei egiten dü alkarretaratze handi batetara Domintxineko plazan. Laborari, langile, kontsomazale, aüzapez, ororer dei egiten dü 10:30etarik 14:00etara han biltzeko. Algarganatze hortan, ahateki eta arrautze muleta jateko badate.
Pampi Sainte Marie ELB sindikatekoa :



Azkorria gaznakagiak bedatseko feida antolatzen dü neskenegün hontan. Igaran urtean, 460.000 litro ezne bildü düe 16 etxalteren artean. Hatsarrean beno 100.000 litro haboro ekoizten düe, eta aitzineko urtean beno %10 haboro. Ezne gordinean 2 eta 4 kg-ko sormarkako gaznak saltzen dütüe. Haboxeena Frantzia hego sartaldean. Musikildiko Azkorria gaznakagian, goizanko 10 orenetarik arrestiriko 6ak arte bortak zabaltüko dütüe. Gaznak prezio honean, Lurramako errezeta liburua, eta ardi gaznarekin eginik den jogurta erosten ahal dirateke. Egileak ere hor dirate xehetarzünen emaiteko.
Jean-Claude Barreix gaznakagiako bürüa:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan