XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Urtarila hontatik goiti, hiri eta herrietan, debekatürik date belar gaixtoen edo palpeen kontreko puzuen egartea, berdegünetan. Erabaki honek, fitosanitario delakoen erabilzaleen %5 baizik ez dü honkitzen. Beste %95ak, laborariak dira eta horiek,aldiz, ekei kimikoen erabilpena %50az apaltü behar düe hebentik eta 2021arte hortan. Azkenean, helbürü hau ez da beteko, epea lüzatüko da eta gütitzearen heina, azkenean, %50az petik baratüko da. Alde hortatik, nahiz pretentzioneak apaltü, orokorrean tendentzia da, emeki emeki ekei kimikoen apürtzea, horik jentarteko arrenküra larri bilakatzen ari beitira.
Maite Goienetxe, BLE alkarteko teknikalaria :

 

Egüberriz axuri hanitx saltzen da, haboroxeenik Espainako merkatüan. Aurten ere Caoso eta Axuria kooperatibak lanpetürik izan dira 2016ko azken bi asteetan. Nahiz eta konkürrentzia edo lehiakortarzüna baden Greziatik eta Italiatik jiten diren axuriekin.  Entrepresa bakoitxarengana joan gira, egüberriko bildümaren egiteko, bai eta geroalako egingeien aipatzeko ere :
Caoso-ko Jean Marie Etxegorri :


Axuria kooperatibako Peio Quihillalt :

Txori haragonakazale franko iragan dira aurten ere gure bortü gaine horietan, orotara 80 txori mota desbardin beno haboro. Iragan üztailaz geroztik txori harahonakazaleen jarraikia eta zonbakatzea segürtatü dü LPO edo Txorien Zaintzeko Ligak, Ipar Euskal Herriko hiru günetan: Organbideskan (Xiberoan), Lizarrietako lepoan (Sara aldean) eta Lindux-en (Urepele aldean). LPOko ardüradünek erran deiküen bezala, urte arrunta izan da, eta iragan urteetako kanbiamenen aihoak edo tendentziak baieztatürik izan dira. Hots, ürzoak gehien bat Lapurditik iragaiten dira, bena güne bakotxak bere berezitarzünak dütü, hala nola Organbidexkan, Amiamoko Beltza edo Zikonia Beltza hantik iragaiten da nagusiki.
Jean Paul Urcun LPO-ko kidea :

Hiru gaitzaldi azkarrek honki düe laborantxa 2016 urtean ! Hala zer ondorioztatze egin düan Departamentüko Laborantxa Kanberak. Alde batetik, prezioak apal izan dira, xerri, aragitako behi eta behi eznadünetan, bai eta ere zitu edo zerealetan; bestalde, aro txarra zen bedatsean ebi hanitxekin eta üda aldiz idor. Hirugarren gaitzaldia hegazti gripa izan da : bi hilabetez etxalteak hüstü behar izan dira eta %20-ez apaltü da mozkina. Hots, laborariek sofritü düe aurten eta zonbait kinta txarrean direla erran dü Guy Estrade Laborantxa Kanberako bürüzagiak. Sail baikor bakotxa da biologikoaren garapena, kasik %4 ez emendatü beita. 2017ko xedeetan da nekezian diren laborarien süstengatzen jarraikitzea eta biologikoaren indartzea, "laborantxa sare" edo  « agro réseau » delako sarearekin. Guy Estrade Departamentüko Laborantxa Kanberako presidenta :

Eüskal Xerria emeki emeki bere leküaren egiten ari da. Haatik, Xiberoan, hiru laborari baizik ez dira arraza honekin lanean ari. Haietarik bat, Mixel Mainhagiet muskildiarra da. Hiru hilabeterekin hartzen dütü, gizentarazten, eta 150 kiloetara heltü baiko, ehoarazten dütü gero mozkin gisatzeko eta xüxenka saltzeko, edo merkatüan edo dütüan erosleer. Mozkin gisatzeko güne bat eraikirik, hatsarre batetan baizik ez balin bada ere, Mixel Maihagieti üdüri zaio eüskal xerri arrazarekin lan egitea merexi düala, bereziki, auherean ützirik diren lür pezak gisa horrez baliatzen ahal beitira.
Mixel Mainhagiet :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan