XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Maidalenako Etchebarne  Ajiaren gazna da Xiberoko ardi gazna hoberena !!

Maidalenako Etchebarne Ajiaren gazna da Xiberoko ardi gazna hoberena !! Hori dü deliberatü Atharratzeko gazna feidaren epai mahainak goiz hontan. Bigerren leküan Hoki jauregizahar eta hirugerren Pitrau Erbinia heltzen dira. Beste hiru kategorria agertzen ziren : behi gazna (1chouhourt 2pacheu 3estanguet), bortü gazna(1phordoy2naboleguy3thebaut) eta biarnoko gazna(1hondagneu2laher3lahonta), ahatze gabe ardail lehiaka. Gazna feidan Importantena zen bardin , jentea saldoan jin dela eta gazna oroetarik txeste bena geienik erosi düala. Benat Larrory han gunean bere mikroaren luzatzeko :

40 urte orai LPO egitürak txori kondaketak egiten dütüala Xiberoan

LPO edo txorien zaintzeko eta kondatzeko egitürak bere lana jarraikitzen dü Xiberoan azken 40urte horietan. Iratin den Organbidexkan altexean badü beren egongia non ere kontatürik diren gure eremüan beti danik iragaiten diren 80bat txori mota ürzo ,kürlo, ulantx , arrano eta beste builtre. Ximun Uthurralt hüllantü da gaine hartan ikusteko nola antolatzen diren bai eta zer den beren ofizioaren zerbütxüa : Etienne rogeau Lpo-ko langilea:

düala 50 urte lür ikarra

Bada 50 urte orai Arette-eko lür ikarra agitü dela. Eraikuntza andana bat phorroki zütüan biarnoan eta Xiberoan, hil bat ere izan zelarik. Azken ehün urteeko lür ikhara handiena izan zen 5.5 ekin Richter famatüaren zürübian. Xiberoa iharrausirik izan zen , partikülarzki Basabürüa Biarnotik hüllan den partean, besteak beste Montorin. Joseph Baqué Montoriesa eta Iruriko Etxahunean ezkontü den Rosette Bordaçarre Etxahunek bai eta bere senarrak nola bizitü züen egün hura erraiten deiküe:



Atharratzeko gazna feida ostegünean

Atharratzeko bestak abiatzen dira ostegünetik aitzina Gazna Feidarekin. Urte oroz bezala, parada izanen da gazna egileentako beren gaznen txestarazteko eta ahalaz saltzeko Atharratzeko plazan. Epai mahain bat ere jüntaüko da haütatzeko 20 bat parte harzaleen artean zoin den gazna hoberena. Azken hiru urteetan abiatürik ere ardien bazkatzeko belharra edo ardaila analisatüko da ikusteko bakotxaren janariaren kalitatea. 10 orenetarik aitzina gazna txestatze, gazna egite edo orano arrestiriko pelota partidak izanen dira. Jean Arnaud Etchebarne:

Etxalde berezi baten bijita Garindainen, ardi bai bena arrautze ere bai..

2011az geroztik Olivier Latcherek Garindaineko Goihenetxea etxaldearen jarraikia hartü dü. 50 ardi begiatü badütü, ollo arrautzeetan abiatzea erabaki dü. Arrautzeak, etxaldea bezala bioaren sailan da. Audela salmenta xüxenarekin ari da, hori beita bere ustez ontsa bizitzeko manera bakarra. Etxaldearen bijita bat egin dügü:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan