XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Aragiaren merkatüa kanbiatzen ari da!

Axuria izeneko koperatiban , 48.000 axurki eta mila bat behi igaraiten dira, ondotik saldürik izateko Axuria edo Herriko sormarkekin. Horik oro, kartieleko laborantxa etxaltetarik horra dira. Orotara, 300 bat kide dira eta 26 langile. Biltzarretik elki dena da aragi gütiago jaten dela eta geroago eta haboro sasuko janari bat bilakatzen dela axuria, nola ere kalitatezkoa dela txerkatürik. Ondorioa da sasu betean haboro saltzen dela label edo edo ezagügarripeko aragia bena egünoroztakoan gütiago. Bi denboraldi berezi badira: egüberriz Espainiako merkatüarentako, eta bazkoz Frantziako merkatüetan. Aitzineko urtea gaitza izan ondoan, Mauleko kabale ehogiaren aferarekin, honen ondokoa berezia izanen da. Mauleko kabale ehogian züen orai artinoko lankia orozbakoz ütziko beitüe egoitza berri batetan sartzeko, Sohütan. Peio Quihillalt Axuriako bürüa :

Energia güti xahützen düan etxea

Etxe zonbaitetan süaren pizten hasirik balin badira, beste zonbaitek 3 edo 4 stére edo egür-izari baizik ez düe erabiliko negü osoan. Zer plantaz hain güti ? Etxea bioklimatikoa beita, hots energia ahal bezain güti xahützeko pentsatürik. Leiho eta argiarte güti iparraldealat eta sartaldealat, hanitx hegoaldealat. Audela, hegatzaren lüzetarzünarekin jokatüz, üdan eki sobera ez sartzeko eta negüan ahal bezainbeste Eric Etxart etxe bioklimatiko baten jabea :

Agro-oihangintzaz ikastaldi bat!

Eüskal Herriko Laborantxa Kanberak agro-oihangintzaz ikastaldi bat antolatzen dü ürrietaren 30 eta 31an. « Lantatze egingeia ontsa gogozkat » date honen geia. Oihanak bertüte hanitx dütü, izan dadin itzalaren egiteko, frütüen emaiteko, lürraren etxekitzeko (zühain herroer esker), egür edo zur egiteko eta beste… Ikastaldi hortan parte hartzeko, haatik, izenak ürrietaren 6a gabe eman behar dira, eta ahalaz ikastaldia aitzin informazione bildü oihangintzaz. Hortarako, EHLGala deitü behar da (05 59 37 18 82) ; honek bideoak eta idazkiak igorriko dütü. Gisa horrez, parte harzaleak beren galtoekila jinen dira ikastaldiala. Joana Hoqui EHLGko langilea:

Natura 2000 xedea aipatü eta züzendaria agurtü da Xiberoko Botingoaren biltzarrean

Iragan neskenegün goizan Xiberoko Botingoak biltzar berezi bat üken dü. Alde batetik, üsatüzko deliberoetaz gain, DDTM administrazionekoak jin dira Natura 2000 egingeiaren presentatzera. Bestalde, David Toureuil, azken 15 urtetan botingoako züzendaria zenak bere leküa ützi dü. Azken urteetan zen züzendari bilakatü, eta lankide, haütetsi ala administrazionekoek, denek bere lana eta bere goxotarzüna laidatü düe. Aitzineko astelehenetik haste, Orok Bat entrepresako ekoizpen arduradün bilakatürik da. Züzendari berriak bere kargüa hartüko du 10 hilabeteren bürüan, eta Bedousekoa den Sébastien Indagalur date. Jacques Barreix Botingoako bürüa:


David Toureuil züzendari ohia: Jacques Barreix botingoako bürüa :
Oihanen hobeki baliatzeko alkartü dira hainbat herri.

Oihan jabe diren Departamentüko herrien alkartearen biltzar nausia egin da Atarratzen. Alkartearen helbürüa da, gure oihanetan diren zühainen baliatzearen arrabuiltaraztea. Zühainak baliatzen ahal dira edo berotzeko,edo ere müblentako. Sail hori lüzaz ützirik izan da Espainiari, bena azken 3 urteetan haütetsiekin lan bat eramanik da. Mementoan aitzinarazirik diren egingeietan, Donibane Garazin berogailü partekatü bat bada igeriskagia eta Luro kinikaren artean, entrepresa bat sortü da bagoarekin mübleak egiteko eta lan bat eramaiten da herrietako aüzapezen ohartarazteko Milou Castan :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan