XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ardirik ez da baratzen bortüan!

Azken ardiak bortütik eraitsi dira neskenegünean igaran den egünararekila. 'Ardi Bürü beltz' alkarteak dü hau antolatü lehentze. Eta jente andana hüllantarazi dü. Kasik 3.000 ardi Ligirik igaran dira 7 artalde desbardinetan. Departamentüan, 300 bat artzain badira ardi manex bürü beltzekin ari direnak, orotara abantxü 80 000 ardi direlarik. 'Ardi burü beltz’ alkarteak egingei bat bürütü nahi dü dagün urtean, Association des Bergers des 3 Vallées alkartearekin batetan: artzainentako lan eskentza ororen biribilkatzea. Hortzaz gain, artzainentako negüko lan proposamen zonbait ere barnatü nahi dütüe, urte osoan lanaren proposatzeko. Lanaren behikotarzünagatik, artzainak ez beitira denbora lüzaz jornalarekin egoiten. Alkartearen biltzar nausia ostirale goiz hontan bada (9 orenetan Galio ostatüan), Ligiko egünaldiaz baliatü gira 'Ardi buru beltz' alkarteko bürüa den Ximun Lucuri mikroaren lüzatzeko:

Karreiüetzaz gogoeta bat eraman da Ahalen Bestan!

Ahalen besta igaran da aste ondar hontan Maulen, Europako transizione astea beitzen igaran astean. Neskenegüneko kontzertüek eta iganteko merkatü eta bisitek arrakasta üken badüe, ostirale arratsean karreiüetzaz gogoeta bat eraman düe Zerbütxügünean, 50 bat lagünek. Hatsarre batetan, dokümental elibat erakutsi dira eta jenteek haboroenik maitatü düena Kintoa Mugi edo Aldude ibarreko egitasmüaz ari zena zen. Hanko Herri Alkargoa ohiarekin gogoeta bat eramaiten beitüe karreiatzeen hobetzeko. Eta hola, botüren partekatzeko plateforma bat egin düe, harahonakatze bat antolatü, pirripita edo bizikleta elektriko bat erosi eta ber eseiarazi… Xiberoan ze egiten ahal zen garraioren hobetzeko eta gütiago kutsatzeko gogozkatü da. Eta ber asmüko jarte handiena ekarri düan ideia izan da auto stop delakoa behar zela garatü. Xehetarzünak Allande Errezaret antolazalearekin :


Gaüaldian parte hartü düen zonbaiten lekükotarzünak ere bildü dütügü : Alex :

Arnaud Rodriguez :
Zerraillüetaz trebapena, astelehenean

Eüskal Herriko Laborantxa Kanberak trebapen sailarentako bere sartzea eginen dü dagün astelehenean Setemeraren 18arekin. Zeraillüietaz trebaldi bat dü proposatüko oraikoan. Urte jin, urte joan, zerraillüak apürtü dira, horiek ekarten ahal dütüen abantailekila. Kabalen egongietan lastoaren ordari izaten ahal da eta audela oraiko berogailüak zerraillü xehakinekila ebilten ahal dira. Astelehenean, Mitirinan (Beyrie-sur-Joyeuse) düzüe hitzordüa. Izenen emaitea EHLGan xüxenka egiten ahal düzüe 05 59 37 18 82 telefona zonbakiala deitzez. Xehetarzünak Joana Hoquirekin :

Manex bürü beltzen besta bihar Ligin!

’Bürü beltz’ alkarteak, bortüetarik ardien eraistea antolatzen dü neskenegün goiz hontan Ligin. Preseski, 8 ardi saldo badirate, orotara 3.000 ardirekin. 'Bürü beltz' alkartearen helbürüa 'manex bürü beltza' arrazaren builtarazteaz gain, bortükatzearen indartzea da. Jeia, goizanko 10etan hasiko da, ardi saldoen igaraitearekin, ber zoinean 'Sarde Sardexka' alkarteak hainbat animazione eskentüko dütüalarik. Sonüegileak eta argazki erakuska bat ere badirate. Bazkaria Bouchetek dü prestatüko. Izenen emaiteko deit 06.75.88.64.51 zonbakiala. Ximun Lucu 'Bürü Beltz’ alkarteko bürüa:

50 miliu euro eüskal laborantxarentako?

Laborantxa sailean lan egiten düen 150 jente bildü dira Maulen, üda hontan eraman düen gogoetaren bildüma egiteko. Estatüak, TIGA izeneko deialdi bat egin dü eta Eüskal Hirigüne Alkargoak egitasmü bat presentatüko dü laborantxaren bermatzeko. Laborantxako egitüra edo alkarteek parte hartü düe gogoetan. Orotara, 50 miliu euroko sos lagüngoak ükeiten ahal dirate, dosiera honartürik izatearen kasüan. Baldintza nausia da berrikuntza ekarri behar dela. Egitasmüa, setemer ondarreko igorri behar da eta urte ürrentzealako jakinen da honartürik denez edo ez. Mixel Etxebest Eüskal Hirigüne Alkargoako presidentordea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan