Bernardo Atxaga idazleak züzentzen düan Erlea literatür aldizkariaren 3. zonbakian, Euskalzaindiak argitarazten düana, Ipar Euskal Herriko literatüraz eta idazleetaz aipamen berezia egiten da. Ipar Euskal Herria ezagütaraztea zen hatsarreko xedea, bena parte hartü düen zonbait idazle Ipar Afrikara begira jarri ziren beren idazkietan, eta Aljeriak eta Marokok hartü düe protagonismoa. Iparraldeaz begirada bana eskeni düe beren idazkietan Luzien Etxezaharretak eta Jabier Muguruzak. Ipar Euskal Herriko eta Aljeriako errealitateak lotü eta hizpide hartü dütüe, berriz, Txomin Peillenek, Jean-Louis Davantek eta Piarres Aintziartek. Horiez gain, beste hainbat sortzaileren ipuinak, poemak, idazlanak, librü gomendioak eta gogoetak biltzen dütü aldizkariak bere 128 orrialdeetan. Haien güztien ondoan, Gonzalo Etxebarriak, Anne Rearickek, Zaldieroak, Ernesto Valverdek eta Erramun Landak eginik margolan, marrazki, argazki eta ilustrazioak atxamanen dütü irakurleak. Erlea aldizkarriaren aurkezpena eginen da hilabete ondarrean Baionako Mattin Megadendan. Igaran asteazkenean Biarnoko Olorue Herrian, kültür trükaketa baten kümita zen Bernardo Atxaga. Parada horrez baliatü gira bere ezagütza hobeki egiteko, bere lanaz mintzatzeko eta Erlea aldizkariaz xehetarazünen biltzeko.
Entzün Bernardo Atxaga Laurentx Etchegoinen mikroa :
- Ostokada
- Agerraldiak: 2918