Akitaniako behi blonda arraza hobeki ezagütarazteko, « Blond’Aqui » marka muntatü düe eta Pariseko laborantxa saloinean aurkeztü düe. Arraza horren aspaldiko lürraldea da, Akitaniaren hego partea eta Midi-Pyrénées aldea. Nahi düe alde batetik hazkuntza hau azkartü. Laborariek bete beharrak ükenen dütüe haragiaren kalitatearen segürtatzeko, bena ere kabalen ongi izaiteari lotürik. Behi horiek nola haziak diren, hastetik bürüala arte erakutsi nahi düe kontsumitzaileer. Akitaniako behi blondaren etxe baten egiteko xedetan ere dira, Biarnoko Salbaterra aldean. Xehetarzünak Marie-Yvonne Lagaronne, departamendüko laborantza kanberako haragitako behi sailaren ardüradüna :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1845