XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

FCO, Fièvre Catharale Ovine, hemen Mihi Urdiña izenez ezagütürik den eritarzüna hedatzen ari da azkarki. Frantzia lürraldearen hiru laurdenak hunkirik da jadanik, eta iragan asteaz geroztik Pirineoak ere, « arrautürik eremüan » sartürik izan dira, hots gure departamentüan ere hortan da orai.
Ondorioz Italia edo Españala joaiten diren kabalak txertatürik izan beharko dira bortxan.
Estadoak txertoen kostea bere gain hartüko dü, bena marexalaren lana hazleen gain dateke.
Mementoko bortükatzen diren ardi eta behientzat ez da erabarik izan zertaz behartürik izanen diren hazleak, horren berri emanen dü prefektürak ondoko egünetan.
Nicolas Lekarrotz:

Mauleko kabale hiltegiaren zerratzearekin, Axuria koperatibak beste antolaketa bat plantan ezari behar üken dü , kabalen ehoarazteko eta klienteen zerbütxatzeko !
Angelu eta Laruns eko hiltegiekin lan eginen dü Axuriak mementoan; behiak, xahalak eta axuri parte bat joanen dira Angelurat eta beste axuriak aldiz Laruns-erat !
Axuria koperatibarentako, lanaren antolaketa aski ontsa egin da beste hiltegien süstengüa üken düelakoz ; hatik,  arrenküra nausia da klienteen konfientsiaren berriz biltzea.
220 laborariek axuriak ekarten dütüe koperatibalat eta beste 80 ek behi eta xahalak ; 50 000 axuri eta 1000 behi eta xahal saltzen dütü koperatibak ,7 miliu euroko aktibitatea delarik.
Hots, düda handiak balinbadira ere geroari bürüz  eta kanbiamen horrek fres handiak ekarten balinbadütü ere,  axuria koperatibakoek nahi düe ahal bezain laster beren lana joanarazi .
Peio Quihillalt:

Lurzaindiak, Arüe eta Añarben bi etxaldeen erosteko xede düala jakinarazten geneizüen iragan astean.
Hortarako  kanpainia bat abiatzen dü 400000€-en biltzeko.
Bi etxalte horien erostez hiru instalazio lagüntüko dira. Lehen instalazioa Arüen, Amila Abou-Antoun 26 urteko emazte gaztearena da.
Etxalteak 25 hektare dütü, arditegi eta behitegiarekin, 135000 eurotan erosiko da.
Alpesetako behi beltz esnadünekin lan eginen dü biologikoan, eznea etxaltean transformatzez.
Bigarren instalazioa Añarbeko Leizeaga etxaltean eginen da.
Johanne Foirien eta Lutxo Herrera, ardi esnadünekin ari dira lanean, biologikoan. Beren xedea presentatzen deiküe:


Etxalteak, 46 hektare lür eta oihan dütü eta arditegia. 204000 eurotan erosik da.
Sos biltze kanpaña hortan, partikülarrek, egitürek edo enpresek lagüngoa ekartzen ahal düe, 20 eurotik harat. Xede hortaz xehetarzün haboro ükaiteko eta emaitzen egiteko “lurzaindia.eu webgünean sartü behar da.

Hamar urte egiten dizü orai Azkorria gaznakagia sortü dela Muskildin.
Gaznakagia zenbaki güttiz presentatzeko, 16 artzain-laborari biltzen dütü, 400000 pinta ezne ekoizten, 60 tona gazna saltzen eta sei langile enplegatzen dütü
Gaznakagiak, memento gaitzk bizi baldin badütü, orai bide honean dela arraiten ahal da.
Beste gaznakagieri konparatüz orano ezne pinta gütixagoñi pakatzen badüe ere, laster beren lan tresnaren jabe izanen dira eta aijago izanen da. Jean Claude Barreix Azkorriako kideak :


Artzain- laborari eta langileen inplikazio azkarrari esker gazna gerogo eta hobe egiten dü Azkorriak eta horien txestatzeko parada eskeintzen deikü neskenegün hontan, goizeko 10etarik harat, egün orotan, antolatzen düan Bedatseko merkatüaren bidez.
Gazna, prezio interesgarrian erosten ahalko da eta artzain-laborariak hor dirateke züer batzarriaren egiteko.

Partaidetza hitzarmen bat izenpetü düe atzo Xiberoko herri elkargoak, departamendüko laborantxa ganbara eta Akitaniako Safer laborantsa egitürek.
Horrekin laborari gazteen instalazioaren lagüntzeko eramanaiten den animazio lana ofizializatü da. Lan hori inkesta bat da, non ere 55 urte beno haboro dütüen Xiberoko laborarier galdegiten zaüen beren etxaldeaz diagnostiko baten egitea. Nola ikusten düen geroa, jarraikirik badüenez, prest direnez kanpoko norbaitiri jarraikiaren emaitera, eta beste galdo franko.
Xiberoan 55 urte beno haboro dütüen laborariak 155 dira. 155 laborarietarik 80ek inkestan parte hartzea honhartü düe. Inkestaren emaitzak martxo ürrentzean ezagütaraziko dira.
Mixel Etchebest:




Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan