Enerjia sailean eta bio hanixtarzünean baliatzen ahal dira zühainak.Aipagei hontaz, Eüskal Herriko Laborantxa kanberak emaiten dütü bi hitzordü astearte arratseko eta asteazkeneko. Eüskal Herrian, lehenago, zühainak lepatüak edo xardekatüak deitzen ziren eta balio handia emaiten zeien etxenko egürraren egiteko. Egün güti baratzen dira eta xedea da, leheneko jakitatearen arrabiltzea. Astearte arratsean, mintzaldi bat eginen dü Dominique Mansion-ek, sail hortan, jakitüna denak , gaüko 9 etan Ainize-Monjelozen. Dener zabalik da. Bihamenean, asteazkenarekin, laborarientako obratzeko egünaldi pratikoa izanen da Landibarreko Agerria etxaltean.
Xehetarzünak ELHK-ko Joana Hoqui-rekin :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2087