XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ipar Euskalherriko saretegiak plegatürik izan dira aste hatsarrean. Bilana egiteko mementoan, emaitzak arrats ezbardinak agertzen dira. Urdiñarbeko Naphaleko saretegien emaitzak dira hoberenak, 1971 ürso atzaman dütüe. Bestetan, emaitzak hanitxez aphalagoak dira, Oxkaxen 633, Landan 989, Landibarren 266, Lekunberrin 60, Behorlegin 108, Alduden 165, Saran 130 eta Etxalaren 853.
Patrick Lousteau Naphaleko ardüradüna :

Aurten 100000 ürzo kondatütik izan dira Organbidexkako lepoan. Ez da urte txarra bena ez da ere hoberenetakoa, holakoetan 400000 güti gora beherra kondatzen beitira. Ürsoen iragaite nausia, egün bakar batez egin da berriz ere, horrek azken urteetako tendentzia baieztatzen dü. Beste txori motak, horietan Afrikara joaiten diren arrapariak, gütiago agertü dira, hor ere Pirineoak trebeskatzen düen txorien nonbrea ttipitzen dela azpimarratzen düan tendentzia baieztatürik da. Klimaren kanbiamenarekin, hots haren berotzearekin, aditüek uste düe Frantzia hegoaldean geroz eta haboro egonen direla, ürzoarentzat ere ber gaüza pentsatzen düe.
Jean Paul Urcun LPOko kidea :

«Familiako laborantxa herrikoia salba dezagün» lemapean eginen da 9. Lurrama, azaroaren 14tik 16ala Miarritzeko Irati erakusgünea. Frantziako Savoie-eskualdea izanen da aurtengo kümita eta Valentin Beauval laborari-agronomoa egüzaita. Haurren xokoa, kabale eta laborantxako tresneri erakusketak, etxe ekoizpen merkatüa, bazkari eta aihariak, baita ere mintzaldi eta mahai üngürüak edirenen dira. Egitarauaz xehetarzünak www.lurrama.org internet günean.
Bixente Eyherrabide antolatzailea :


Patxi Tikoipe lagüntzailea :

6711 hektare lantürik dira laborantxa biologikoan Pirineo Altantikoetan, laborantxako lürren ehüneko 2,1a. Zenbaki honeki, departamentüa azken leküan kokatürik da Akitania mailan. Akitaniak 60 367 hektarekin ez dü espantorik Frantzia mailan 7. leküan edireiten beita. Hala izanik ere, Thomas Erguy Biharko Lurraren Alkarteko kideak zenbakien irakurketa baikorra egiten dü, lehenik düala hogei urte zerotan beitzen eta bestetik, lagüntzekin instalatzen diren laborarien ehüneko 20a biologikoan instalatzen beita orai. Lürrik gabekoetan aldiz, erdia biologikoan instalatzen da. Gazteek, geroz eta haboro, sail hortan abiatzeko nahikuntea erakusten düela azpimarratü deikü. Laborantzako ikastetxeetan orai, laborantxa biologikoa zer den erakasteko behartürik izanen beitira, garapena hortik jinen dela esperantxa dü.
Thomas Erguy Biharko Lürraren alkarteko kidea :

2013 eta 2014ean beste hiru olha arraberritü dütü Bortükariak alkarteak; «Olhadübi» Larrainen GR10 ebildidearen bazterrean, «Zihigolatze» Larrainen beti eta «Ganagerre» Santa Graziko lürretan. Lehenagoko urteetan, «Ardane»-ko peko eta gaineko olhak bai eta ere «Pixta Pekoa» arraberritü zütüen. Arraberritze horiek posible izan dira, olhen partzüerrak ados beitziren, bena ere Xiberoko hainbat alkarte eta egitürek xedea süstengatü beitdüe, Interface alkartea (obren egilea), Xiberoa Herri alkargoa, Xiberoko Botingoa, eta Turisma bülegoa besteak beste. Bortükariak alkarteak bürüalat eraman düan «Olha» egitasmoa, Leader programaren lagüntzarekin dirustatürik izan da.
Jean Claude Sehebiague Bortükariak alkarteko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan