XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

CAOSO, Xiberoko kooperatifak, haragiaren pikatzeko atelier xedea gaüzatüko dela baieztatü dü, iragan ostiralean egin zen biltzar nausian. Maulen den leheneko ISPAC enpresaren eraikinen parte bat erosi dü 170000 eurotan eta bertan ateliera eta erreserbak antolatüko dütü. Millioi eta 400000 euro inbestizamentü eginen dü eta kooperatifako ardüradünek, 2015eko üda hatsarreko lanen ürrentzea esperantxa düe. Izan dadin saltegi handiak, haragitegiak, ikastetxeak ala jatetxeak, kooperatifak Frantziako merkatüan azkarki sartzeko xedea dü. Barketetan, osorik ala puzka lodian, axuri, atzar ala behiakia tratatüko da atelier berrian. Jadanik bi saltzaile hartü dütü merkatü berrien atzamaiteko eta atelieran beste lau langile hartüko dira hatsarrean, zortzietara heltzeko hiru urte barne.
Jean Marie Etchegorry CAOSOko züzendaria :

Xiberoko Axuria kooperatifak, 2013an, ardi ala behi haragi sailetan aktibitate hein hona etxeki dü. 50000 axuri eta ardi eho eta saldü dütüe eta 1000ko bat behi eta xahal. Kabalen kopürüa  ber heinean egoiten da bena halaere emeki emeki laborari partaideak gütitzen dira. Prezioak amiñi bat aphaldü dira ardi eta axurietan, behikian aldiz merkatüa builta honean izatez honak izan dira. Bi xede nausi dütü kooperatifak orai, alde batetik, sasoian axurien biribilkatzeko güne baten antolatzea Zalgizen eta Mauleko ehotegian, bere egoitza eta lan tresnen berritzea. Axuria kooperatifak, 350 kide dütü eta 11 langile.
Peio Quihillalt kooperatifaren presidenta :

Artzain laborari eta laborantza ikaetxeetako ikasle franko hüilantü ziren irailaren 16an Barkoxen egin ziren ardi sailako 10. assisetan. 200 bat ziren bi etxalteetako arditegien bijitatzeko, konseilüen biltzeko eta bestekilan ideien eta esperientzien trükatzeko. Arditegia egitean, kabalen ongi izaiteari pentsatü behar dela azpimarratürik izan zen, baita ere bereziki artzainaren lana nola erresten ahal den. Departamentüko Laborantza ganbarako ordezkariak, botzik agertü ziren artzain laborarien parte hartzeaz, eta eskertü nahi izan zütüen bereziki, batzarri egin züen bi laborariak eta Barkoxeko konseilüa antolakuntzaren lagüntzeko eman züan eskükaldiarentako.
Daniel Lartigue Departamentüko laborantza ganbaran, ardi sailaren ardüradüna :


Mathias Duhart ganbarako teknikalaria :

Maider Laphitz ganbarako teknikalaria :

Ossau Irati sormarka, sekülan baino gehiago, ardi ezne ekoizleen karta nausi bezala agertzen da. Ardi esnedünen saila orohar osagarri honean dela erran daiteke, ekoizleen kopürüa hein honean egoiten da, gazna ekoizpena goratzen da beti emeki emeki eta salmenta ehüneko bostez garatü zen 2013an. Iragan ostiralean Irabarnen egin zen biltzar nausian, azken urteetan jorratürik izan zen ildoan jarraikitzeko nahiküntea beretsirik izan zen. Sormarkako gaznaren promozionea segitzen da, telebixtan eta interneten kanpaña berri bat hasi berri da, eta kalitatearen hobetzeko ikerketak eginen dira. Mendi aldeko ekoizleak süstatzez, hebenko hazkuntza eta ekoizpenaren berezitarzüna etxeki behar dela azpimarratü deikü Francis Poineau sindikatako presidentak, mendiari lotürik beita ekoizpenaren nortarzüna.
Francis Poineau sindikatako presidenta :

Xilope anaiak. Argazkia : Gilles Choury.Xiberoko saretegietan, ürzo sasoina hasia da. Irailaren 13an lehen ürzoak ere atzamanik izan diran Oxkaxen. Naphalen ere hasiak dira bena aurten Urdiñarbeko Gatagorenako sareak ez dira altxatüko, ürzoak ez beitziren haboro hortik iragaiten. Alta düala ez hain aspaldi, 2000 ürzo artino atzamanik izan ziren han. Nolaz agitü den holako kanbiamenarik erran deikü Mixel Xilope Urdiñarbeko ehizlariak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan