XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Astelehen goizan, laborantzako ministeritzako behi primen partikatze proposamenaren salatzeko, laborariek Hazparne, Donibane Garazi, Olorue eta Mauleko perzepzioneak oküpatü dütüe. Orotara 200 ziren eta Maulen, ELB sindikatak deitü züan alkarretaratzean, 70 laborariek eta behi batek parte hartü düe. Sindikatak, 15 behiz petikakoeri behi primen ez emaitea ez dü honartzen. Audela eta oraino sordeiago, 0,8 prodüktibitate indizeak laborari hanitx baztertüko düala ere gehitzen dü. Aste hontan Parisen negoziazioak jarraikiko dira, ELBk mobilizatürik egoitea galdegiten dü. 
Dorothée Nabarra ELBko ordezkaria :

"Bortüka egiten düen etxalteak eta langileria", lehen assisak iraganen dira ostirale hontan Irabarneko gaztelüan. Geroz eta haboro, laborariek, etxaltea eta olharen joanarazteko zailtarzünak beidütüe, etxalteaz kanpoko langileriaren beharra agertzen da. Bena mota ezbardinetako trabak ere agertzen dira, kostea, edo konfiantza besteak beste. Alta, kausitürik izan diren esperientziak ere badira bena ez dira agian aski ezagütüak. Hortarako esperientzien trukatzeko eta aterrabideak ezagütarazteko, Departamentüko Laborantza Ganbarak eta Etxarri Formakuntza zentroak, beste egitürekin partaidetzan, lehen assisak antolatzen dütüe. Barantailaren 7an ostiralarekin, goizeko 9.30etarik harat, lekükotarzünak sail ezbardinetan ekarriko dira eta egüerdiko bazkariaren ondotik atelier ezbardinetan, problematika zabal hori hobekiago barnatüko da. Atelieretan eta egüerdiko bazkariarentzat deitü behar da lehen bai lehen 05 59 65 86 09 zenbakiala. 
Danielle Lassalle Etxarri-ko animatzailea :

2014eko aitzinkontüa eta 2019. Urte artinoko orientabideak presentatürik izan dira iragan astean Paueko Laborantza Ganbarako azken biltzarean. 8 millioi eta 900000 eurotan etxekirik izan da aitzinkontüa, bena legarretarik horra diren sartzeak eta lagüntzen biltzeko geroz eta nekeago beita, pagatüz diren zerbütxü gehiagoren eskeintzea erabakirik izan da, ganbararen aktibitate hein beraren etxekitzeko. Lür edo hürraren sailetan, Laborantza Ganbararen  gaitarzünak proposatüko dira egitüra pübliko ezbardineri. Pac delakoaren txostenen egiteko baita bastimentüen eraikitzeko laborarier eskeintzen diren zerbütxüak franko kariotüko dira. Donapaleuko ganbararen egoitzaren haunditzea ere deliberatürik izan da. 700000 euroko inbestizamentü eginen da.
Jean Michel Ansolabehere :

Argazkia :Laurentx Etchegoin.Asteazken goizan sartü da Alduden, ardi eznez beterik, CLPB-ko (Euskal Herriko Ezne Kooperatifa) lehen kamoina. CLPBko 100 bat ezne ekoizleek altxarazi düen gaznakagiako lanek, leküko ofiziale güzien inplikazioari esker, 9 hilabete baizik ez düe iraun. 6 millioi euro inbestizamentü egin da, sos lagüntzak ehüneko 40 heinekoak dira, ekoizleek millioi bat euro ezarri düe kooperatifaren kapitala haunditzez eta besteak mailegüz bildüak izan dira. 2012ko abentüan izan zen krisiatik honara, oritarazi behar da düala urte bat iraganik eznea botatü züela industrialeen joka moldearen salatzeko, desafio haundia altxatü eta irabazi düe. Gaznakagia hortarik gazna mota ezbardinak aterratüko dira, pasta mardula motako gazna berri bat eta sormakako betiko ardi gazna besteak beste. Lehen desafioa irabazirik, orai irauteko, komerzializazioarena irabazi beharko da. Bide on CLPBri. 
Frantxoa Irigoien CLPBko kidea :


Argazkia : Laurentx Etchegoin.          Argazkia : Laurentx Etchegoin.          Argazkia : Laurentx Etchegoin.

Argazkia : Gilles ChouryEHKO, Eüskal Herriko laborantza biologikoaren lehen identifikatzailea sortü da iragan neskenegünean Xiberoan. Zazpi lürraldeetako laborariek eta ekoizpen egileek, lau urtez eraman düen gogoetaren emaitza da. Haren helbürüa da lehen lehenik biologikoan ari den laborantzaren berextea industriaren ekoizpen biologikoetarik eta bigarrenik ixpiritü berarekin ari diren Euskal Herriko laborari eta ekoizleen alkarretaratzea. Neskenegünean egin den ürratsa inportenta izan bada ere, oraino gelditzen da bide egiteko, sortü berri alkartearen egitüratzeko, identifikatzailearen arrautegiaren finkatzeko eta haren ezagütarazteko.
Mirentxu Doyenart :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan