XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

 

Xiberoko bortüa eta olhen küdeaketa errexteko eta hobetzeko xedez, Xiberoko Botingoak ikerlan jüridiko bat eginarazi dü. Xiberoko olhak, mentez mente kolektiboak izan dira eta olha bakotxeko partzüerrak, parte baten jabe dira. Arrazoa da orai, jabeen bi errenak ez direla haboro olharen baliatzaileak eta baliatzaileak ez direla bortxan jabe. 1520an egin zen "Coutume de Soule" delakoatik, oraiko legedi jüridikoala, aipatü gabe ahozko hitzarmenak, nehor ez da segür egünko egünean, zoin lege aplikatü behar den. Ikerlan jüridikoak, gaüzak argitüko dütü, edozoin kanbiamen agitüko delarik olhen küdeaketan.

Entzün David Tourreuil züzendaria :

Argazkia : Laurentx EtchegoinAveyron eta Korsika eskualdeak baita ere Pirineo Atlantiko departamentüa, aho batez mintzatü dira, iragan ostiralean Urdiñarben egin den Ardi Esnadüraren Komitearen biltzar nausian. Zentzü berean joaiteko nahikuntea erakutsirik izan da, izan dadin genetika mailan hasi lanaren aitzina eramaiteko, edo hazleer ekartzen zaien süstengü teknikoan ala ardi elikadüraren hobetzean. Haatik, komitearen bozeramaileak damütü dira, erabakitzaileen etzean, komitearen lanak pairatzen düan ezagütza eskasaz eta “Ardi esnadünekin, bihar artzaina”, artzaingoaren ofizioaz egin den txostena, sortü bezain fite lürpealatürik izaiteaz. Alkar lanaren aitzinatzeko, 2014-2017 egitasmoaren sortzeko urte ondarra gabe adostü dira.
Entzün Eñaut Haritchelar :

Denbora ederra lagün, jente andana ejerra agertü da atzo, agorrilaren 22an, Atarratzeko plazan antolatürik zen gazna feidala. Berrogeita hamar bat mahain herrokatzen baziren, nor bere salgaiekin, 22 ziren gazna baizik eskeintzen ez zütenak. Gazna hona egiten dakinak beti saltzen dü, baina erosleek ez dütüe zatika baizik erosten orai, bekan osoak. Gainera departamentüan gero eta haboro dira eznea gaznatzen düenak. Ondorioz laborariak behartürik dira beren merkatüaren geroago eta hürrünago edireitera. Merkatüen zabaltzeaz gain, laborari hainitxek üdara iragaiten düe beren etxaltearen bijitarazten turisteri, bai eta kostaldealat bidajatzen, beti beren gaznaren ezagütarazteko xedez....
Entzün Johañe Etxebarne Atarratzeko laboraria : 


Gazna lehiakan sarixtatüak izan dira, Xiberoko ardi gazna sailan, Atarratzeko Françoise Pitrau, Biarnoko ardi gazna sailan, Lourdios-eko Julien Lassalle eta ahüntz gazna sailan, Baretous Landa-ko Besset.
Entzün Erramun Minondo epai mahainako kidea : 
 

Argazkia : Euskal Herriko Laborantxa Ganbara« Herriko » marka, laster ikusiko da Euskal Herriko saltegi gehienetan. Marka horren pean, Euskal Herrian sortür, OGM-erik gabe hazi, gizentarazi eta ehorik izan diren behien haragia saldüko da. Desmartxa berri hura, ELB eta FDSEA sindikatak, Axuria kooperatifa, Angeluko Arcadie eta SBV hiltegiak eta Zuraideko Massonde haragi saltzailearen artean, Uztartu eta EHLGanbararen lagüntzarekin, eraman den gogoetaren emaitza da. Bere helbürü nausia da, hemenko behien haragia, ahalik eta gehien hemen saltzea eta geroari begira prezio iraunkor baten segürtatzea hazleari. Marka baliatzen ahalko dü, « Herriko Haragia » alkarteko kide izanen den edozoin behi hazleak.

Entzün Peio Quihillalt Herriko Haragia alkarteko lehendakaria :

 

Artzain sasua ez da aurten nahi bezala abiatü, berantarekin bortüala artzainak joan ahal izan dira. Jadanik, ondorio ekonomiko handiak ikusten dira hebenko etxalteetan. Eüskal Herriko bortüetan ez da arrenküra nausirik izan, artzainak oro bortüala joan ahal izan dira. Haatik, Biarnoko bortüetan elhürraren gatik, itses franko ikusi ahal izan dira bideetan eta olhetanOssau ibarran eta San Martiko Harrian dira arrenküra nausiak, 3 etxola elhürrak eraman dütü, bideak mozturik, hur ütürriak desagertürik eta üda hatsarre hontan orano elhürra aski aphal. Hots, 3 asteen berantarekin artzainak joan dira bortüala eta galtze ekonomiko handiak agertzen dira. 

Entzün Didier Hervé "Institut Patrimonial du Haut-Béarn"ko ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan