Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Asteko argazkia
Emankizüna



CAOSO, Xiberoko kooperatifak, haragiaren pikatzeko atelier xedea gaüzatüko dela baieztatü dü, iragan ostiralean egin zen biltzar nausian. Maulen den leheneko ISPAC enpresaren eraikinen parte bat erosi dü 170000 eurotan eta bertan ateliera eta erreserbak antolatüko dütü. Millioi eta 400000 euro inbestizamentü eginen dü eta kooperatifako ardüradünek, 2015eko üda hatsarreko lanen ürrentzea esperantxa düe. Izan dadin saltegi handiak, haragitegiak, ikastetxeak ala jatetxeak, kooperatifak Frantziako merkatüan azkarki sartzeko xedea dü. Barketetan, osorik ala puzka lodian, axuri, atzar ala behiakia tratatüko da atelier berrian. Jadanik bi saltzaile hartü dütü merkatü berrien atzamaiteko eta atelieran beste lau langile hartüko dira hatsarrean, zortzietara heltzeko hiru urte barne.
Xiberoko
Artzain laborari eta laborantza ikaetxeetako ikasle franko hüilantü ziren irailaren 16an Barkoxen egin ziren ardi sailako 10. assisetan. 200 bat ziren bi etxalteetako arditegien bijitatzeko, konseilüen biltzeko eta bestekilan ideien eta esperientzien trükatzeko. Arditegia egitean, kabalen ongi izaiteari pentsatü behar dela azpimarratürik izan zen, baita ere bereziki artzainaren lana nola erresten ahal den. Departamentüko Laborantza ganbarako ordezkariak, botzik agertü ziren artzain laborarien parte hartzeaz, eta eskertü nahi izan zütüen bereziki, batzarri egin züen bi laborariak eta Barkoxeko konseilüa antolakuntzaren lagüntzeko eman züan eskükaldiarentako.
Ossau Irati sormarka, sekülan baino gehiago, ardi ezne ekoizleen karta nausi bezala agertzen da. Ardi esnedünen saila orohar osagarri honean dela erran daiteke, ekoizleen kopürüa hein honean egoiten da, gazna ekoizpena goratzen da beti emeki emeki eta salmenta ehüneko bostez garatü zen 2013an. Iragan ostiralean Irabarnen egin zen biltzar nausian, azken urteetan jorratürik izan zen ildoan jarraikitzeko nahiküntea beretsirik izan zen.
Xiberoko saretegietan, ürzo sasoina hasia da. Irailaren 13an lehen ürzoak ere atzamanik izan diran Oxkaxen. Naphalen ere hasiak dira bena aurten Urdiñarbeko Gatagorenako sareak ez dira altxatüko, ürzoak ez beitziren haboro hortik iragaiten. Alta düala ez hain aspaldi, 2000 ürzo artino atzamanik izan ziren han. Nolaz agitü den holako kanbiamenarik erran deikü Mixel Xilope Urdiñarbeko ehizlariak : 

