XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ardi eznadünen sailako arrenkürek ez düe mügarik ezagützen eta ber problematikak agertzen dira Ipar Eüskal-Herrian ta Nafarroan. Nafarroako Parlamentuko alderdi politiko güziek, salbü UPN eta PP alderdiek, Erronkari gazna sormarkan, kanpoko ardi eznea erabiltzearen kontreko mozione bat bozkatü düe urtarila hontan. Mozione honekin, iragan maiatzean Erronkari sormarkaren arraudietan, kanpoko ardi arrazako eznearen honartzeko, sartü zen aldaketaren kentzea galtegiten da. Ber mozionean, sormarka güzien zaintzea eskatü deio Nafarrako Gobernüari. EHNE laborari eta artzainen sindikatak esperantxa dü, Nafarroako talde parlamentario gehienen iritzia kontütan hartüko düala Europar Parlamentüak, ororen bürü azken deliberoa bere eskü beita.

Entzün Miguel Mari Arizaleta artzaina eta Erronkaleko sormarkaren zaintzalea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Lehentze, LAB sindikata- Langile Abertzale Batzordea Departamentüko Laborantsa Kanberako haüteskundeetan presentatzen dela. Düala 12 urte sortü zen Ipar Eüskal Herriko LABen adarra eta holaz, Eüskal Herri osoko eüskal sindikat bakarra bilakatü zen. Orai laborantsako saila sortü berri dü eta 6 gizon eta emaztez osatürik den zerrenda bat presentatüko da, Laborantsako Alkargoen Langileen kolegioan. LABek lan baldintzen hobetzea, oren güziak deklaratzea eta pakatzea, soldata ttipi eta handien arteko oreka bermatzea, epe llabürreko kontratüa inposaketa gelditzea, kalitatezko formakuntza, bestea beste aldarrikatzen dü.

Entzün Jean-Claude Basagaisteguy LABeko Laborantsaren Alkargoako Langileen kolegioko bürüa : 

Nolako Laborantsa Biologikoa garatü nahi düen, sail hortan ari diren laborariak gogozkatü dira, Donaixtin egin den Iparraldeko Laborantsa Biologikoaren lehen biltzarrean. Goizarekin, arraudiak, balio erantsia, laborantsa politikak, lagüntzak, lürra, instalazioa eta formakuntza, lan taldeetan aipatü düe 60 laborariek, norabideen eta beharren finkatzeko. Arrestiarekin, Laborantsa Kanberako Haüteskundeetan presentatzen diren sindikatak kümit ziren, beren ikusmoldearen emaiteko eta gogoetarik elki diren proposamener so, engajamentü baten hartzeko. Zorrigaitzez, hiruetarik ELB/Confédération Paysanne sindikateko ordezkariak berak agertü dira. Dena den, algarrizketa eramanik izan da eta adostarzün püntü hanitx agertü dira.

Entzün Jon Harlouchet Biharko Lürraren Alkarteko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Agroerregeiak edo Bio ezentzaren" ekoizpena düdan ezarri dü Patrick Sadones laborari ikerlariak, ELB eta Confédération Paysannek Garrüzen kümitatü züena . Düala 10 urte agroerregeien ekoizpenaren garatzeko arrazuak aitzinatürik izan ziren bena egün helbürü horik ez dira hüilanik ere beterik, Patrick Sadones ikerlarien araberan. Alde batetik, ekonomikoki, üngürümenari so eta sozial sailan"hüts egite handi bat dela deio". Bestetik, agroerregeien ekoiztea, erregei arruntaren ekoizpena beno hanitxez karioago horra da eta bere prezioa hanitxez karioago saldürik da, kontsümitzaileen bizkar. Hüts egite honen ardüradün nausia izentatü dü Patrick Sadones-ek, Xavier Beulin oraiko FNSEA laborari sindikataren lehendakaria, "Sofiprotéol - Frantziako agroerregei ekoizle" nausiaren lehendakaria beita oranokoan.

Entün Patrick Sadones "Agroerregeietaz" berezitürik den laborari ikerlaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Departamentüko Laborantsa Kanberaren hartzeko, Coordination Rurale sindikata presentatzen da 2013ko "Kanberako bozkeetan". Guy Pebayle Crouseilleko laboraria eta APLI-ko ardüradün ohia da zerrenda bürüa. Zerrendan ez da Eüskaldünik bena departamentüko laborari güzientako lan eginen düela hitzeman düe, Pauen egin den zerrendaren presentazionean. Beste kudeatze bat proposatzen düe, sindikat güzier batzorde ezbardinetan parte hartzeko ahalak eskentzez. Bestalde, gogorki salatzen düe Departamentüko Laborantsa Kanberaren orai artinoko joka moldea, non ere FDSEA sindikataren interesa baizik ez dela kontütan hartürik. Lürraren zaintzea, gazteen plantatzea eta hazkuntza izanen dira CR kanpainaren ardatz nausiak.

Entzün Coordination Rurale-ko Guy Peybale : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan