XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

« Bihar Artzaina » ardi sailako azizak Aiziritzen igaran dira Departamentüko, Korsikako eta Aveyroneko ardi sailekoekin. Inkestaren emaitzan, ardi hazleen adinaren goratzea, ekoizteko prezio emendatzea, sos lagüntzen menpekotarzüna, hona agertzen diren arrenküra nausiak. Diagnostika hortarik plan estrategikoa nahi da sorarazi, podere püblikoen aitzinean botz bakar batez ardi sailaren eskakizünen presentatzeko. Geroari bürüz, gazteen plantatzea, transmizionea, errebenioa, edo mozkinen leküa merkatüan izanen dira lan ardatz nausiak. Algarren artean eramaiteko ekintzak finkatüko dira, eskualde bakotxeko ardi sailaren lehiakortarzünaren azkartzeko. Bestalde, ardi sailako azizen abiatzean, ELB sindikateko laborari multxo batek banderola baten gibelean bildü zen, «Ossau-Iratiren kopiarik ez Aveyronen !» salatzeko.  Ekintzaren egiteko mementoa hautatürik izan zen Robert Glandières Roquefort-eko lehendakaria parte hartü behar beitzüan Azizetan, bena azken mementoan parkatürik izan zen.

Entzün Daniel Lartigue Departamentüko Laborantsa Kanberako ardi saileko ardüradüna  :


Entzün Frantxoa Irigoien Ossau-Iraty sormarkako administralaria : 

Entzün Philippe Meynier Korzikako ardi sailako ardüradüna : 

Laborantsako geroaren beresküalatzeko, beren zerrenda presentatü düe Eüskal Herriko Laborarien Batarzünak eta Confédération Paysanne Biarnoa sindikatek igaran ürrietaren 10ean Beskoitzen. 23 laborari dira zerrendan eta haren bürüa, Mixel Erbin Nabarrenkoxe kantonamentüko Angouseko laboraria da. Zerrendan, departamentüko bi eskualdeak, laborantsako sail güziak bai ta gizon -emazteak ontsa ordezkatürik dira. Xiberotik bi gazteek parte hartüko düe. Muskildirik Maddi Gaztelusarry, eta Larraiñerik Nikolas Bengoetchea.  Laborari güzier deia lüzatü düe dagün urtarrilako Laborantsa Kanberako bozkeetan parte hartzeko saldo handian, "Laborantsa Herrikoi eta iraünkor" baten defenditzeko eta azken 30 urteetan beren politikarekin laborari hanitx desagerazi dütüen FDSEA sindikatako ardüradünen kanpo ezarteko.

Entzün Laurent Irigaray ELB sindikateko ordezkaria : 


Entzün Nicolas Bengotchea ELBko zerrendan agertzen dena : 

Beste urtez beno montüra gütiago izan dira Onizepea, Altzai eta Larrainen egin den Xiberoko zaldi lodien zoingehiagokan. Onizepean 3 hazle baizik ez ziren eta 10 bat montüra ekarri zütüen. Harragiaren prezioa apal izanik, nehorek ez da haboro montüra hazkuntzari lotzen. Baratzen direnak haboro ganoaz ari dira. Hortik harat, saristatürik izan direnak Morlaas-en eginen den Departamentüko zaldi zoingehiagokan parte hartüko düe.

Entzün Aguiar Santa-Graztarra montüra hazlea :

"Ardi latxaren" eznetik, artzainen eskü trebeetarik igaranez, Idiazabal sor markak kalitatearen bidean egin dütüan ürratser esker, mündü osoan famatürik bilakatü da. Haatik, sormarka, ardi saileko beste aktüreen gisan, ekoizpena eta saltzeen apaltzeari bürü egiteko güdükatzen ari da. Idiazabal eskualdean ere, kanpoko arrazekin ari direnen eta indüstrialen konkürrentzia gaitzaren kontre lehiatzen dira. Idiazabal sormarkako ardüradünek bide bat baizik ikusten düe, "ardi latxaren" zaintzea, kalitatea etxekitzea eta famaz bermatzea, bere gazna mündü osoan saldürik eta ezagütüxago izateko.

Entzün Jose-Mari Uztarotz Idiazabal sor markako lehendakaria : 

« Agneau de lait des Pyrénées » izen pean IGP (Identification Géographique Protégèe) markaren bidez zaintürik izanen da hebentik aitzina. Bazen 14 urte Axuria Kooperatifa, CAOSO, Lür Berri eta Association Ovine Basco Béarnaise axuri ekoizleen alkargoak güdükatzen zirela IGP horren ükeiteko. Nahiz eta, ez badakie orano Europak kanbiamenik ekarriko düanez txostenari, oso botzik agertü dira xede eramaileak berria jakitean. IGP marka hebenko ardi arrazarekin lan egiten düen departamentüko hazle güziek baliatzen ahalko düe, baldintzak betetzen baldin badütüe. Orotarat, 420 000 axuri sal ahal lirate IGP ezagütgarriarekin.

Entzün Mixel Arhantcet Axuria kooperatifako lehendakaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan