XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Xiberoko behi hazkuntza ohoretan date eginen den Bortüko bidean. Maiatzaren 19ean goizanko 7.30tan Altzürükürik, 300 behi Ahüzkiko bidea hartüko düe. Ibilalditik landa, Ibar Naban jateko eta edateko eskentüko düe "Bortü Bidean" alkarteko kideek eta jarririk bazkaltü nahi düenentako Ahüzkiko ostatüan edo Altzürüküko Epherrenean leküak etxekitzen ahal dira. Besta horren bidez, behi hazkuntzan Xiberoan egiten den lana erakutsi nahi da. Bestalde, antolazaleek jakinarazten düe, «Xiberoa hazkuntza lürralde» filma ikusgei dela "transhumance-soule.com internet günean".

Entzün Peio Quihillalt "Bortü bidean" alkarteko kidea :

50 bat Mauletar eta herriko alkarteen ardüradün hüilantü dira Herriko-Etxeala "Agenda 21" xedearen aipatzeko. 2011az gerotzik, Mauleko herriak agintze ezbardinak hartü dütü, adibidez, herriko aüzo zonbaitetan argien moztea gaüez 1.00tarik-5.00tara. Horrezgain, xede berri lantzen ari da, hala nola, Mauleko enpresa baten lagüntzea, etxeko olio frijitüaren biltzeko. Hego Eüskal-Herriko hiri zonbaitetan jadanik bildürik da eta agian Maulen ere bai. Azkenik, departamentü mailan Agenda 21 xedeak aitzina eramaiten dütüen herriko-etxeen batzorde bat sortü da, Maulek ere esperantxa dü laster hortan sartzea.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 

Kalitatezko eta Bio mozkinak prezio zühürrean ? Eta haborokin, kartieleko garapenaren süstengatzez ! Hona nolakoa den Mauleko AMAParen izpiritüa. Ezagützen ez düenentako, Maulen egiten den AMAPak, Xiberoko eta üngürüetako mozkinak proposatzen dütü jenteer. Izan dadin, sasuko baratzeki, ogi biologikoa, ahüntz gazna, ardi gazna, xahalkia, oilaskoak edo eztia, mozkin franko proposatürik dira jentearen nahiaren araberan. Merkatüa ostegün arrats oroz egiten da eta xaxkia betetzen da ! Züek ere interesatürik bazide, jakin ezazüe hitzordüa ostegün oroz emanik dela Maule-Gaineko merkatü tapatüan 18.30tarik 19.30tara. Izenen emaiteko etdo xehatarzünentako, deit Mixele Parker 05.59.28.37.01 zenbakiala.

Entzün Allande Etxart AMAPeko kidea : 


Entzün Panpi Sainte-Marie Landibarreko oilasko saltzalea : 

Ihiztekak ez dü leheneko arraskatarik ! Hori frogatürik izan da apirila ondarrean iragan den, Xiberoko Botingoak kudeatzen dütüan ihiztekagia eta lepoen alokaidatzeko bigerren deialdian. Nahiz eta emaitza txarragoa egükirik zen, düala 3 urteko sos sartzeer konparatüz, Botingoako ardüradünak botzik ziren apaltzea % 18koa baizik ez beita izan. 38 kabanak 10881 euroko alokaidatürik izan dira eta 18 lepo 127288 euroko. Ihizlariak saldo handian agertü dira, beren etxekimentüa erakustez. Erran behar da arrenküra badela geroaz, ürzo eskazengatik, jenteen ahal ekonomikoak güttitzearengatik eta bereziki ihizlarien zahartzearengatik.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako lehendakaria : 

Laborariek eta ardi zentroko langileek eginen dütüen eginahaleri esker, Urdiñarbeko ardi zentroak bere kontüak orekatüko dütü aurten.
Azken urteetako tendentzia segitüz, 2011-ko, 90000 euroko defizita aurkeztürik izan da ostiraleko biltzar nausian.
Aurten kontüen orekara heltzeko, laborarien kotizazioak eta ardi zentroaren zerbütxüak emendatürik izan dira eta langileek beren lanaren berantolaketa honartü düe.
Ardi zentroaren ardüradünek esperantza düe denen indarreri esker heltüko direla zentroaren egoeraren sanotzera.
Entzün Jean Michel Bidé, ardi zentroko lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan