XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Neskenegünean ardi jaistea ikusgai Ligin, Bortükaren Bestan!

Üda joanik, eta seteme erditsü hontan artzainak eta beren ardi saldoak etxaldeko bideak hartüko dütüe. Hartakoz dagün neskenegünean,setemearen 21an, bortükaren besta eginen da Ligin. Ardi Bürü Beltza alkarteak eta Xiberoko Botingoak egitarau aberats bat proposatüko düe. 10 bat ardi saldorekin, orotara milaka ardi, tzintzarrada eder elibat ezagün dirateke Ligiko karriketan. Animazionetan : Goizan bortü gazna txestatze eta lehiaketa, arrestitan hartzaren sartzeaz den film dokümental bat edo orano apaidü bat proposatürik arratseko 8ak eta erditan. Izen emaitea : Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 06 75 88 64 51 Xehetarzünak Bettan Hoquy artzainarekilan :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan