XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Estadoaren gabezia betetzeko, ADET Pays de l’ours eta Ferus alkarteek, bi hartzen laxatzeko baimena galtatü düe berriki. Estatüak sei hilabeteen barne, informazionea zabaltü behar lüke eta herri galdatze bat antolatü behar lüke arrapostü bat eman aintzin. Bi alkarte horiek beren gain hartüko dütüe laxatzearen fresak. Hatsarre batetan deioenaz, bi hartzen laxatzea baizik ez dela, berezilariek uste beitüe pireneetako hartzen geroaren segürtatzeko, 17 laxatü behar beit lizate.

Entzün Alain Reynes, ADET Pays le l'ours alkarteko züzendaria :

MSA laborantsako segürtantxa soziala kudeatzen düan mütüelak, plazaratü düan inkesta baten araberan, kasik 5 miliu hektara lür libratüko dira Frantzian ondoko bost urteetan. Etxalteen joanarazleen zahartzearen ondorio züzena da. Departamentü hontan gazteen plantatzea, Frantziako handienetarik bat baratzen da bena tendentzia horren azkartzeko, MSAk deio : "laborantsako lürren bokazioa bermatü behar dela eta laborantsaren erakargarritarzüna hobetü behar dela, laborarien erretreta eta segürtantxa soziala, sistema orokorrako baldintzak parezkatüz".

Entzün Chantal Bontier departamentüko MSAko züzendaria :

Kabaleak so egitea, beren janaria ikusitakoaren araberan egokitzeko, Obsalim metodoa kabaleen osagarria zaintzeko, begi bistako aterabide bat bezala agertzen da. Bada builta bat jadanik, Biharko Lürraren Alkartea edo CAOSO bezalako egitürak, marexalen lagüntzarekin, Obsalim metodoaren ezagütarazteko lanean ari direla. Metodoaren emaitzak franko honak dira. Ezne haboro emaiteaz gain, kabalek berdin güttigo janen düe eta güttigo eritzen dira. Ondorioz, hazlearen gastüak ttipitzen dira. Idauzeko CAOSO kooperatifak, hazleer eskentzen düan jarraikian, metodoa ezagütarazten dü eta Biharko Lürraren alkarteak ikastaldiak eskentüko dütü 2012ko urte hatsarrean.

Entzün Jean-Louis Miramont Bedouseko hazlea :

Laborarien plantatzen lagüntzeko, Akitaniako eskualdeak builtarazirik, dispositibo berri bat proposatzen dü SAFERak. HCF, etxalterik gabe edo etxalte ttipietako laborarien süstatzeko sortürik izan da. Lehenagoko dispositibo berdintsüa da, bena oraikoan, lürraren arraerosteko epea 10 urtetara lüzatürik da. SAFERak lürrak erosten dütü, 150 000 euroko mügan, eta alokaidatzen dütü xede eramaileari. Hamar urteen bürüan edo lehenago ahal bada, xede eramaileak lürrak erosi behar dütü, hatsarrean finkatürik zen prezioan, ken alokaidüa jadanik emanik izan den saria. Dispositibo berriarekin, 2 plantatze eta handitze bat lagüntürik izan dira jadanik. Laborari plantatzeak Montorin eta Barkoxen dira eta handitzea Biarnoan. Montorin, Espelette etxaltean plantatü direnak, David Isaac eta Maialen Camblong dira.

Entzün Eric Penac dispositiboko züzendaria :


Entzün Maialen Camblong plantatü dena :

Departamentüko prefetak erabaki behar züan nola partekatüko ziren primak, azkenean, hazle handien alde emaitea deliberoa hartü dü. FDSEA eta ELB laborari sindikatak adostü ziren kriterioen araberan egin zen primen partekatzea, azken urte horietan. "Primen züzenen" mügatzea zen kriterioetarik bata eta bereziki, FDSEAko ordezkariek galdeginik, müga hori da hautserik izan. ELB sindikatak prefetaren haütüa salatzen dü, eta azpimarratzen dü ororen bürü, FDSEAko laborariak düela haütatürik izan beste laborarien baztertzeko eta desagerazteko gisan.

Entzün Marie-Claire Leurgorry ELB sindikatekoa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan