XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

ONF egitürako oihanzainek, gaixki izate sozial egoera bat jadanik bizitzen düelarik, ONFeko Administrazio Kontseilüak 700 enplegüen desageraztea erabaki berri dü ondoko 4 urteentako. 1986an ONFak 15000 jente enplegatzen zütüan, egün 9500etara eraitsirik delarik. ONFeko langileen sindikatek deiadarra jo düe aspalditik, bena ez dira orai artino batere entzünik izan eta egoera geroago eta txarrago bilakatzen da. 2005az geroztik, 24 langileek beren bürüa beste egin düe, beren ofizioan  bortxatürik izan zaitzen kanbiamenak ezin jasanez. ONFeko züzendaritzak hartü berri dütüan neurriak ez direla aski deioie sindikatek. Enplegüen apaltzearen eküratzea galtatzen düe sindikatek.

Entzün Jean-Louis Bafalio ONFkoa :

Maiatzaren 21etik 28ala frantses estatü osoan kanpaina berezi bat eramanik da etxeko tresneria elektronikoen berziklatzeko xedearekin, « La tournée des deééglingués » izen pean. Bil ta garbi partaide da, Maite Davant Xiberoko animazalea Atarratzeko bereixgünean zen  berziklapenaren inportantzea aipatzeko. Bil ta garbiren ardüra pean diren bereixgünetan informazionea zabaltüko da orano maiatzaren 28ean. Xehetarzün güziak biltagarbi.fr azken berriak sailan.

Entzün Maite Davant Bil ta Garbiko süstazalea :

Ehünka jente hüilantü da Altzürüküra "Bortüko Bidean" bestaren kari. Goizanko 7ak eterditan laborari, sogile eta prefosta behiek, Ahüzkiko bidea hartü düe lanho pean. Goiz erditxütan aldiz, behien lehiaka egin da bi sailetan, alde batetik bortüala eramaiten diren behiak eta bestetik etxalte üngürüan egoiten direnak. Primakako erabazleak dira : Jean-Marc Pontaut Montoriko laboraria, behiak bortüala eramaiten düan sailarentako eta Jean-Baptiste Pochelu behiak etxen hazten dütüan sailarentako. Lehiakaren ürrentzean Intermarchek behi zonbait hautatü dütü haren saltegietan saltzeko. Bestaren denboran, Altzürüküko dantzari eta kantarien ondotik bazkari egin da behikiarekin.
Entzün Beñat Epherre "Bortüko Bidean" alkarteko lehendakaria :


Entzün Beñat Mathieu Garrüztarra behien primakako epailea :

Entzün Jean-Marc Pontaut Montoriko laboraria eta behien primakako erabazlea:

Entzün Jean-Baptiste Pochelu Urdiñarbeko laboraria eta primakako erabazlea :

Mauleko Herriak Manga errekaren bazterrak arraberriarazi edo azkararazi dütü. Erreka hori Lextarretik horra da eta Maule erditik iragaiten da ühaitzeala arte, posta eta elizaren artean den erreka da. Lan ezbardinak eginik izan ziren oditzearen aldetik eta postako zübüaren arraberritzean, errekan desmasia zonbait eginik izan ziren. Ondorioz, huraren heina jautsi zen, errekako bidea ütziz eta bazteretara barreatüz. Bazterreko mürrüak erari aitzin, lanak eramanik izan dira eta 27 000€ kostatü zaie Herriko-Etxeari, erdia Kontseilü Orokorrak hartü düalarik bere gain.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Urte ta urtez, laborari gazteen plantatzean lan egin düen Eüskal-Herri eta Biarnoko hainbait sindikat, egitüra eta alkarte, Frantses Estatüak plantan ezarriko düan instalazionearen dispositibo berrietarik kanpo egonen dira. Maiatz hontan, Paueko Prefektüran iragan den "Instalazionearen Batzordearen" bilküraren ondorio züzena da. Bi xedeen artean haütüa egin behar zen. Alde batetik, "Departamentüko Laborantsa Kanberararen" xedea  zen mahain gainean eta bestaldetik, beste "9 sindikate, egitüra eta alkarteena". Bozkatzeko mementoan 2 gerren xedearen alde zirenek bilküra ützi düe, aktür güzien artean kudeaketa baten plantan ezarteko egin düen proposamena, ez beita entzünik izan.

Entzün Beñat Etchetto E.L.B sindikateko laboraria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan