Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
ZAPPING !!!
Emankizüna



50 bat Mauletar eta herriko alkarteen ardüradün hüilantü dira Herriko-Etxeala "Agenda 21" xedearen aipatzeko. 2011az gerotzik, Mauleko herriak agintze ezbardinak hartü dütü, adibidez, herriko aüzo zonbaitetan argien moztea gaüez 1.00tarik-5.00tara. Horrezgain, xede berri lantzen ari da, hala nola, Mauleko enpresa baten lagüntzea, etxeko olio frijitüaren biltzeko. Hego Eüskal-Herriko hiri zonbaitetan jadanik bildürik da eta agian Maulen ere bai. Azkenik, departamentü mailan Agenda 21 xedeak aitzina eramaiten dütüen herriko-etxeen batzorde bat sortü da, Maulek ere esperantxa dü laster hortan sartzea.
Ihiztekak ez dü leheneko arraskatarik ! Hori frogatürik izan da apirila ondarrean iragan den, Xiberoko Botingoak kudeatzen dütüan ihiztekagia eta lepoen alokaidatzeko bigerren deialdian. Nahiz eta emaitza txarragoa egükirik zen, düala 3 urteko sos sartzeer konparatüz, Botingoako ardüradünak botzik ziren apaltzea % 18koa baizik ez beita izan. 38 kabanak 10881 euroko alokaidatürik izan dira eta 18 lepo 127288 euroko. Ihizlariak saldo handian agertü dira, beren etxekimentüa erakustez. Erran behar da arrenküra badela geroaz, ürzo eskazengatik, jenteen ahal ekonomikoak güttitzearengatik eta bereziki ihizlarien zahartzearengatik.
Laborariek eta ardi zentroko langileek eginen dütüen eginahaleri esker, Urdiñarbeko ardi zentroak bere kontüak orekatüko dütü aurten.
Kalitatezko eta Bio mozkinak prezio zühürrean ? Eta haborokin, kartieleko garapenaren süstengatzez ! Hona nolakoa den Mauleko AMAParen izpiritüa. Ezagützen ez düenentako, Maulen egiten den AMAPak, Xiberoko eta üngürüetako mozkinak proposatzen dütü jenteer. Izan dadin, sasuko baratzeki, ogi biologikoa, ahüntz gazna, ardi gazna, xahalkia, oilaskoak edo eztia, mozkin franko proposatürik dira jentearen nahiaren araberan. Merkatüa ostegün arrats oroz egiten da eta xaxkia betetzen da ! Züek ere interesatürik bazide, jakin ezazüe hitzordüa ostegün oroz emanik dela Maule-Gaineko merkatü tapatüan 18.30tarik 19.30tara. Izenen emaiteko etdo xehatarzünentako, deit Mixele Parker 05.59.28.37.01 zenbakiala.
Azkorria, errealitate bilakatü den ametsa ! Düala 7 urte sortü den Muskildiko gaznategiak emeki emeki bere bidea egiten dü. Gaüzak ez badira ere beti nahi bezain fite joaiten, bide honean direla baieztatü deikü Jean-Claude Barreix Azkorriako lehendakariak. Audela, ardi sailaren egünko egüneko egoera eta perspektibak nolakoak diren ikustez, ez dira batere dolützen egin düen haütüaz. Martxoaren 7an, Bedatseko feida eginen dü 



