Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Behazaleen iritzia
Emankizüna
Üholdeak Larraineko bideetan
Artxiboan



Laborantsako geroaren beresküalatzeko, beren zerrenda presentatü düe Eüskal Herriko Laborarien Batarzünak eta Confédération Paysanne Biarnoa sindikatek igaran ürrietaren 10ean Beskoitzen. 23 laborari dira zerrendan eta haren bürüa, Mixel Erbin Nabarrenkoxe kantonamentüko Angouseko laboraria da. Zerrendan, departamentüko bi eskualdeak, laborantsako sail güziak bai ta gizon -emazteak ontsa ordezkatürik dira. Xiberotik bi gazteek parte hartüko düe. Muskildirik Maddi Gaztelusarry, eta Larraiñerik Nikolas Bengoetchea. Laborari güzier deia lüzatü düe dagün urtarrilako Laborantsa Kanberako bozkeetan parte hartzeko saldo handian,
"Ardi latxaren" eznetik, artzainen eskü trebeetarik igaranez, Idiazabal sor markak kalitatearen bidean egin dütüan ürratser esker, mündü osoan famatürik bilakatü da. Haatik, sormarka, ardi saileko beste aktüreen gisan, ekoizpena eta saltzeen apaltzeari bürü egiteko güdükatzen ari da. Idiazabal eskualdean ere, kanpoko arrazekin ari direnen eta indüstrialen konkürrentzia gaitzaren kontre lehiatzen dira. Idiazabal sormarkako ardüradünek bide bat baizik ikusten düe, "ardi latxaren" zaintzea, kalitatea etxekitzea eta famaz bermatzea, bere gazna mündü osoan saldürik eta ezagütüxago izateko.
« Agneau de lait des Pyrénées » izen pean IGP (Identification Géographique Protégèe) markaren bidez zaintürik izanen da hebentik aitzina. Bazen 14 urte Axuria Kooperatifa, CAOSO, Lür Berri eta Association Ovine Basco Béarnaise axuri ekoizleen alkargoak güdükatzen zirela IGP horren ükeiteko. Nahiz eta, ez badakie orano Europak kanbiamenik ekarriko düanez txostenari, oso botzik agertü dira xede eramaileak berria jakitean. IGP marka hebenko ardi arrazarekin lan egiten düen departamentüko hazle güziek baliatzen ahalko düe, baldintzak betetzen baldin badütüe. Orotarat, 420 000 axuri sal ahal lirate IGP ezagütgarriarekin.
Beste urtez beno montüra gütiago izan dira Onizepea, Altzai eta Larrainen egin den Xiberoko zaldi lodien zoingehiagokan. Onizepean 3 hazle baizik ez ziren eta 10 bat montüra ekarri zütüen. Harragiaren prezioa apal izanik, nehorek ez da haboro montüra hazkuntzari lotzen. Baratzen direnak haboro ganoaz ari dira. Hortik harat, saristatürik izan direnak Morlaas-en eginen den Departamentüko zaldi zoingehiagokan parte hartüko düe.
Axurka hüilantzen dela eta, 

