XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Hartz ürrüxa baten sartzeko elheak berriz ere kurri dira komünikabideetan. Maiatz edo  arramaitz hontan egin leitekela diote eta Aspe-Ossau ibarrean, behin betiko, Nathalie Kosciusko-Morizet ekologiako minixtroak dü deliberoa hartüko. Hartzaren sartzearen kontre direnek dei egiten düe apirilaren 16ko Laruns herrian biltzera. Egünko egünean, ikerketaren araberan 18 edo 19 hartz lirateke orotarat Pireneetan. Pirene mendebal hontako Nafarroan, Biarnoan eta Bigorran 3 bena segürragorik 2, Pirene erdietan Aragoi eta Arieja aldean 14 eta azkenik, Pirene sortaldeko Corbierra aldean ere bai 2.

Entzün Alain Iriart larraintarra Basabürüko Kabale Hazleen Elkarteko lehendakaria :

“Jean Pitrau, La révolte des montagnards” libürüa idatzi dü Aguxtin Errotabeherek. Jente hanitxek ezagützen ez düen Jean Pitrau xiberotar mendiko laborariaren bizia ikertü dü. Jean Pitrau zena, militante eta sindikalista handiak, mendiko laborantsaren kanbiatzera ixeatü züan eta hanitx borrokak eraman zütüan bizi izan zen urte llabürretan. Libürüaren Aitzin solasa José Bovek idatzi dü, sindikalismoarentako griña sortü beitzaion Jean Pitrau ezagütü ondoko. Aguxtin Errotabeherek Atarratzen bere libürüa  presentatü dü apirilaren 16 hontan.

Entzün Aguxtin Errotabehere Jean Pitrau libürüaren idazlea :

Ekologia, Garapen Iraünkorra, Karreatze eta Alojamentüko Ministeritzak, 9 gerren aldikoz Garapen Iraünkorraren astea plantazen dü. Aurtenkoa, apirilaren 1etik 7ala eginen da. Honen kari, enpresek, alkartek, zerbütxüek, egitüra püblikoek eta ikastetxeek ekitaldi andana bat antolatüko dütüe. Horietan, bi ekitaldi antolatüko dira Xiberoan : Bixta-Eder laborantxa lizeoko ikasleek ondarkinetaz egin düen lana presentatüko düe, hala nola ondarkinak arrabaliatzez egin dütüen artelanak. Eskü lan horik Mauleko merkatüan erakutsirik izanen dira apirilaren 2an. Bestalde, Xiberoa Herri Alkargoako Eüskara eta Ondarkin zerbütxüek algar lan bat eraman düe ondarkinetaz hiztegi ttipi baten plazaratzeko, ikastetxe, herriko etxe, prentsa eta irrati ezbardinetan ber hiztegi erabilirik izan dadin. Hiztegi honen presentzionea eta emaitea Apirilaren 7an eginen da, Atarratzeko ondarkin bereixgünean, arratseko 7etan.

Entzün Maite Davant Bil ta Garbiko animazailea eta Maritxu Lacarrieu Xiberoa Herri Alkargoako Eüskarazko teknikalaria :

Leküko ardi arrazak hobetzez, Eüskal-Herriko eta Biarnoko laborantsaren bizirik etxekitzeko Urdiñarbeko Ardi Zentroaren ekarpena azpimarratürik izan da apirilaren 8an egin den biltzar nausian. Manex bürü gorriak ala Basko-Biarnes arrazen garapena bide honean bada ere, arrenkürak baratzen dira Manex bürü beltzetan. Arraza honekin ari diren artzainak hasi dira antolatzen eta ardi zentroarekin esküz-eskü arrazaren salbatzeko orientabideak finkatzen hasi dira. Bestalde, latxa ardi arrazarekin ari diren artzainekin batean eramaiten den Genomia izeneko programaren barne lehen ürratsak emanik izan dira 2010ean. Ardi Zentroak esperantxa handiak badütü genetika programa honen garapenaren üngürüan.

Entzün Jean-Michel Bide Ardi Zentroko lehendakaria :

Hogei urtez nahitara, püblikoari bijitak debekatü ondoan, Urdiñarbeko ardi zentroak bere bortak zabaltüko dütü, apirilaren 8an, bere biltzar nausiaren kari. Ardi zentroko kideek azkenean ikusten ahalko düe, zer maneraz lan egiten den hebenko ardi arrazen hobetzeko. Eskola ezbardinetako hanitx ikasleek ere galdegin düe zentroaren bijitatzea eta honen kari parada eskentüko zaie. Urdiñarbeko Ardi Zentroak ezinbesteko lana eramaiten dü azken 25 urteetan hebenko ardi arrazen hobetzeko, eznearen kantitateari eta orai kalitateari lehentarzüna emanez eta eritarzünen kontre güdükatzeko ikerketa garatzez.

Entzün Jean-Michel Bide Urdinarbeko Ardi Zentroko lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan