Laborantsak urte oroz 800 hektara galdü dütü azken hamar urteetan. Ikerketen araberan deüs ez bada egiten tendentzia horren ützülikarazteko, 2030ko beste 30000 galdüko lütüzkeala. Azaroaren 15an Saliesen egin diren "Lürraren Asisetan", Jean-Mixel Ansolabeherek erran deikünaz, laborantsako lürren zaintzeko tresna güziak baliatü edo hobetü behar direla, zenbaki hori erdiz ttipitzeko. Tresna berri zonbait sor ahal litaike, gobernüak hitzeman beitü tendentzia horren kanbiaraztea, 2013an sortüko den etxebizitza, ürbanismoa eta hiriko lege berrian.
Entzün Jean-Mixel Anzolabehere Departamentüko Laborantsa Kanberako lehendakaria :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2900