XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Aragazkia : Laurentx EtxegoinKalitatezko eznea eginez eta hebenko nortarzüna etxekitzez segürtatüko da Ossau-Irati sormakaren geroa, hona llabür bildürik zer ohart etxekitzen ahal den ostegünean Bankan, egin den sindikataren biltzar nausiaz. Kalitatezko ekoizpen baten egiteko sormakaren arrautegia jarraiki eta hobetüko dela oraino ondoko urtetan baieztatürik izan da, gazna honen fama eta ezagütpenaren haunditzeko.
Frantxoa Irigoyen sormarkaren lehendakaria :


Haboro irakurri klixkatzez xehetarzün eta argazkia haboro edo gehiago.

Laborantza Politika Bateratüak izanen dütüan ondorioak ardi hazkuntzan, asteartean Aiziritzen iragan ziren Ardi sailaren Asisen solasen erdian izan dira. Laborantzako sail ezbardinen artean nola partekatüko diren Europako lagüntzak negoziatzen bada ere oraino Frantziako laborantza ministeritazan, norabide nausiak ikusiz, baikor agertü dira Departamentüko Laborantza Ganbarako ordezkariak. 
Jean Michel Antsolabehere departamentüko laborantza ganbarako lehendakaria :

Kalitatearen haütüa dela elkibidea beste behin berretsirik izan da berriki egin den Axuria kooperatifaren biltzar nausian. Xiberoko kooperatifaren salmentak ehüneko 4ez emendatü dira iragan urtean. 48000 axuri saldü dütüe, bataz besteko 3 euro ta 87 zentimako prezioan. Axüria merkatüa hein berean etxekirik izan bada, behikiarena ehüneko 13ez goratü da. 
Peio Quihillalt Axuria-ko lehendakaria :

Ürrieta hatsarreaz geroztik, Gatagorena, Oxkaxe ala Naphalen, Xiberoko ürzo sarekagietako sareak altxatzen dira goiz oroz. Naphalen adibidez, 22 ihiztekari aldizkatzen dira, sarekagiako 16 postüetan. Lehen bezain bat ürso ez bada igaraiten ere, agertzen dena lehenekoa baino azkarragoa da, segürere pettarean jateko franko beitü. Iragan urtean 1280 ürzo atzaman zütüen Naphalen. Aurten honenbesten biltzea esperantxa düe, haatik mementoko 63-tan dira. Sarekagietako emaitzak emanen dügü arrats oroz Xiberoko Botzean eta Euskal Irratietan 18.45etan.
Patrick Loustau sarekagiako ardüradüna :


Arño Arrayet ihiztekaria :

Ürzo lüma gris gaixoa kantorea :

Urteko besta eginen dü ELB laborari sindikatak igante hontan Urdiñarben. Besta hori beharrezkoa bada sindikataren finantziazioaren bermatzeko, beharrezkoa da ere egün oroztako arrenküren baztertzeko eta gazteen parte hararazteko. Iganteko besta egüerditan hasiko da laborari pilotakarien arteko desafioarekin.Ondotik züntzür bustitzea eta bazkaria gozatzen ahalko da eta bertsolariek, Tipul eta Putil bikoteak, txanbelariek, Mixel Etxecopar eta Mathieu Mendizabal-ek animazioa segürtatüko düe. Gaüan aiharia ere izanen da, presan ez direnentzat.
Dorothée Nabarra ELBko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan