XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

"Bertsularitzan gei emaileen lanaz edo kargüaz" mintzaldi bat antolatzen dü KOBLAKA alkarteak apirilaren 12an gaüko 20.00tan Hebentik-enean Maulen. Biharamenean, Urdiñarben Bil Xokoan, bertso afaria eginen da "Lehiaka" bertso eskolen arteko algar kürütxatzea, Baiona eta Xiberoko bertso eskolen artean. Aihariarentako, deit 06.03.60.45.71an. Bestalde, KOBLAKA alkarteak diska-libürü bat plazaratüko dü Louis Ligueix xiberotar koblakari zenaz. Hanitx Xiberotar alkarlan bat da, informazione güziak Jüje Etxebarne eta Beñat Sarasolak bildü dütüe eta kantari andana batek parte hartü düe kantoreen grabaketan. Louis Ligueix 1901an sortü zen Larrainen, Zihigan ezkontü, laboraria izanik eta gazterik zentü 1939an. Ligueix koblakaria ezagützaren egiteko eta orhitzapenen etxekitzeko, lan eder bat 2013an plazaratüko dena.

Entzün Ramuntxo Christy "KOBLAKA" Xiberoko koblakarien alkarteko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoko dantzaren geroaz, gogozkan ari dira "Aintzindariak" alkartekoak. Haurrak dantza eskoletarat hüilantzen badira, arrenkürak berantxago heltzen dira, dantzariak aintzindari bilakatzen direnean, gaztek beste lehentarzün zonbait ezarten beitüe. Hori bürüz ihardesteko, gogoeta ezberdinak eraman dütü "Aintzindariak". Aurten, arrapostü zonbaiten ükeitea esperantxa dü "Müsikaren Egüna" kari antolatürik den dantza eztabadan. Bestalde, ürrietan Dantza Egüna antolatü gei düe Eskiulan, Xiberoko aitzindarien artean alkar ezagüt ditian. Bestalde, Idauze-Mendiko gaztek, besteen kari antolatü nahi düen "Xiberoko dantzaren besta" baikor ikusten dü "Aitzindariak". Azkenik, urte oroztako Dantzari ttiki maiatzaren 5an Baionan iraganen da. Azkenik, beste probintzietako dantza zonbaiten ikastea proposatürik izan da, beste probintzietako haurrekin nahas ditian xiberotar dantzariak.

Entzün Aines Aguergaray Aitzindariak alkarteko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

« Kanpotik jinik » lema jarraikiz, aurtenko XIRU festibalak kanpoko kültür eta arte zabaltzeari jenteak kümitatü dütü. Gotaine-Irabarnen iragan den festibaleko memento azkarrena, Ederlezi pastoral sorkuntza izan da. Zortzi aktür, zortzi dantzari ta soinüegile, dinamika honarekin, azken lau menteetako Eüskal Herriko Buhameek ezagütü dütüen gora beherak aipatürik izan dira. Taula jokü hona, kantore eijerrak, dantzari fiak, arropak kolorez beterik, antolazaleek eta aktürrek merexitzen züen eskü zapart ederrak bildü dütüe. Ederlezi pastorala berriz emanik izanen da dagün Martxoaren 30ean neskenegün arratsarekin 18.30tan Gotaine-Irabarneko gelan.

Entzün Ederlezi pastoraletik landa jenteen lekükotarzünak : 


Entzün Ederlezi pastoraleko aktürrak : 

Entzün Mixel Etxekopar Ederlezi pastoraleko idazlea :

Entzün Nicole Lougarot Ederlezi pastoraleko errejenta :

Entzün XIRU festibaleko antolazalea Mixel Etxekopar  :

Entzün Ederlezi pastoraleko ahaide bat : 

Entzün Ederlezi pastoraleko beste ahaide bat : 

1.2.3 Soleil konpaniaren « Et si c’était à refaire » antzezlana proposatzen dü Maule Hiriko kültür sailak, apirilaren 5an 21.00tan Maule Baithan. Tauladaren gainen agertüko diren lau aktürek, bikote edo senar emazteen arteko gora beherak jorratüko dütüe, ümorea eta zozokeria baliatzez. Jeloskeria, gezürrak, eskontze haustea, bikotearen higatzea, horik oro aipatüko düe antzerki llabürren bidez.

Entzün Béatrice Lahargoue Mauleko hiriko kültür saileko zinegotsia : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoko Zohardia dantzarien alkarteko bildüma aski hon agertzen da. 2013ko geroari bürüz so dira alkarteko kideak eta xede zonbait badütüe, webgüne baten sortzea eta urte oroz bezala Xiberua kantüz antolatzea. Aurten ere, beste xiberotar bat omentüko düe, Dominika Etxart Llarraki Altzürükütarra. Horrez gain, xede nausia da alkartearen 40. urtebürüaren prestatzea. Jadanik, abantsü oro prestik bada, egünaren atzamaitea baratzen zaie setemere alteko.

Entzün Milou Castan Xiberoko Zohardia alkarteko lehendakaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan