Dantza elkarte berri bat Xiberoan sortü da

Inprimatu

Alkarte berri bat sortü berri da Xiberoan: Dantza bideak izenekoa. Iragan arramaiatzean Emazteen Iraultza ikusgarria hontü ondoan, alkartea sortü düe seteme ürrentzean.
Alkartearen nahikündea : dantza ezberdinen süstengatzea Xiberoan. Xede nausia dantza ikasgei eta ikusgarri elibaten eskeintzea dateke.
Ikasgei edo kurtsoetaz gain ikastaldiak eskeiniko dütüe.
Justoki, ürrietaren 17 eta 18an ikastaldi bat eskeiniko düe Champo lizeoko kiroldegian. Contemporain edo garaikide Dantza inprobisazio kurtso bat dateke. Izenak emaiteko« Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. ».
Azkenik, ürrietaren 10ean, hots neskenegünean, modern jazz iniziazio kurtso bat eskeiniko düe : Maulen arrestiko 16.30tan.
Eta jakin dantza oroer zabalik dela, izan dantzari ala ez, zahar ala gazte, gizon ala emazte.
Dantza bideak alkarteko Maitena Pochelurekin elestatü da Ximun Uthurralt: