XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

11. Maiatz Taulada antzerki festibla  ez bada aroaren aldetik lagüntürik izan, ikusgarrien kalitatearen aldetik eta püblikoaren parte hartzearen aldetik kausitürik izan da. Maleruski, ikusgarri haboroxenek barnean behar izan düe egin. Béatrice Lahargoue Mauleko Kültür ardüradünak eta Michel Fouchet Tokia antzerki taldeko kideak bildüma baikorra egin deiküe eta botzik agertzen dira lagüntzale berri franko izan beita. Hatik, desadostarzünak badira Mauleko Herriko Etxea eta Tokiaren artean, Tokiak libertate haboro nahi beitlüke programazioaren aldetik. Michel Fouchet-ek erran deikünaz ez da batere segür 12. edizioan parte hartüko düela. 

Entzün Michel Fouchet TOKIA antzerki taldeko kidea eta Festibaleko antolazalea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Béatrice Lahargoue Mauleko Herriko-Etxeko kültür ardüradüna ta festibaleko antolazalea : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Antoine Abbadia Ürrüxtoiz pastorala idatzeaz gain, Jean-Louis Davant Larrabiltarrak «Antoine d’Abbadie, Abbadiaz» deitzen den libürü bat berriki plazaratü dü. Berrogei bat urtez Abbadiaz bildü xehetarzünak dira hor agertzen. Irakurlea ohartüko da, Antoine Abbadiakoa ez zela deüseretan berezilari bena gaüza hanitxetaz bazakiala, hizkuntzalari izan zen, geografo, astronomo, fisika ez zaiola arrotz eta mündüa kurritü züan. Eüskal Herriari bere ekarpena egin deio ere, Agosti Xahorekin eüskal gramatikako lanak egin zütüan, ortografan bere ekarpena egin, erran zahar bildü eta eüskarazko idatz lan bildüma egin zütüan. Antoine Abbadia Ürrüxtoietaz xehetarzün güziak, J.L Davant-en “Antoine d’Abbadie, Abbadiaz » libürüan edirenen dütützüe. 

Entzün Jean-Louis Davant "
Antoine d’Abbadie, Abbadiaz" libürü idazlea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Nafarrako aldian ere "Eüskararen Egüna" ! Xiberoa eremü aüzoan den Erronkarin antolatürik da 17 gerren aldikoz "Eüskararen Egüna". Kebenko alkartearen medioz da sortü eüskararen berresküratzeko nahia. Elkarte honek manifestaldi ezberdinak antolatzen dütü urtearen kursean eüskarari bürüz. Urte oroz, herri ezberdin batetan antolatürik da Eüskararen Egüna eta aurten Izaban iraganen da. Eremü hortan beste eskualde hanitxetan bezala eüskara kasik desagertürik bazen, egün %60ko gazteek eüskara badakie. Holako alkarte eta ekitaldia beharrezkoak dira eüskararen geroarentako. Haien süstengatzeko maiatzaren 25an joan zitaie Izabara.

Entzün Koldo Kebenko alkarteko kidea : 

Bederatzü gerren diska elki berri dü Samsaya taldeak. «Les Mémoires du prophète» deitzen da diska berri hau eta horrekin DVD bat edirenen düzüe haren kontzertü batekin. Estiloaren aldetik ez da üsatüzko sailetan sartzen, haien erranetan "rock épouvante" estiloa da, müsika melodiko eta arin bat. Auto prodükzio bat izan da, beste diska güzik bezala, haitü hori eginik izan da haren müsika sorkuntza eta ekoizpenan libre izateko. Xehetarzün haborentako, salmenta güneak, kontzertüentzat, ikus samsaya.net web gunean.

Entzün Kronos taldeko kantaria eta gitarista : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

11 gerren Maiatz Taulada Mauleko karrikako antzerki festibala, maiatzaren 22tik- 25ala iraganen da. Ostiralean ofizialki hasiko da beste urtez bezala Maule Gaineko plazan. Asteazkenean, Tokia antzerki konpaniako ikasle gehitüek "Embouteillages" antzerkia emanen düe Mauleko Victor Hugo karrikan. Ostegünean, eskolen arteko algar trükaketak balinbadira ostirale eta neskenegünean izanen dira ikusgarri güziak, zonbait kittorik beste zonbait prezio zinez apalean. Ez düda adin güzientzat zerbait izanen da ikusgei Mauleko karrika ezberdinetan. Ikus Maiatz Tauladako egitarau osoa.

Entzün Maiatz tauladako asteazken ta ostegüneko egitaraua : 

Entzün Michel Foucher ostiraleko egitaraua emaiten : 

Entzün neskenegüneko antzerki ikusgarriak : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan