XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

« Bost » izeneko dizka berria plazaratzen dü Oilarrak taldeak. Bere izenak dion bezala, düala 20 urte jadanik sortü den gizon kantari taldearen 5. dizka da. 12 kantore bildürik dira, erdia sorkuntzak direlarik. Beste erdia euskal kantutegiko kantore ezagünak dira. Dizka berri hortan behinkoz, müsikak lekü haundia dü. Jean Charles Sanz, Battitta Berogain, Basterreix anaiak edo Karine Pereton müsikalariek besteak beste parte hartü düe, Mauleko Agerrian eta San Frantses kolegioan egin den grabaketan. Diskaren azala Asisko Urmeneta margolariak dü egin.
Entzün Régis Claverie taldeko kidea :


Entzün Esperantxaren hegalak kantorea :

Atarratzeko bestak iraganen dira agorrilaren 22tik 25ala. Ostegünean egün orotan plazan, gazna feida ospatüko da. Gazna egileak beren ekoizpenaren jastarazteko eta saltzeko hor dirateke eta lehiakan parte hartüko düe. 18.30etan La Verna Trofeoaren finala joko garbin jokatüko da arrabotüan. Gaüan züntzür bustitzea eta Bodega aiharia proposatürik date. Ostiralean elizan 21etan, Egün Saintiaren Kantak emanen dütüe, Pier Pol Berzaitz, Magali Zubillaga, Erramun Martikorena, Estitsu Pinatxo-k. Neskenegünean, karriketan, "Les Incognitos" eta "Azkena Bideko" taldeak ibiliko dira. 17.30etan haurrentzat jokoak izanen dira baratze püblikoan. 22.30etan kontzertüa "South Side Familia Ska" taldearekin, dantzaldia les "Z’Anonymes" alegeratürik. Igantean, 10.30etan meza eta elkitzean Atarratze eta Otsagiko dantzariak. 18.00etan "ACDFé" eta "Torii" taldeen kontzertüak eta azken dantzaldia "Berri Good" taldearekin.

Entzün Marcel Errezaret Besta komiteko kidea : 

René Cassin pastoralaren bigerren emanaldiak lehenaren arrakasta gaintitü dü. 3000 jentez goiti ziren agorrilaren 4an eta pastorala ezinago ederki joan da. Denbora ederra lagün, aktürak lasaiago izan dira, püblikoaren parte hartze azkarrekin. Nolaz ez aipa orano ere, René Cassinen kargüa eramaiten zuan Dominique Pinque Sohütar gaztearen joküa, botz ederra, aijatarzüna eta lasaitarzüna taula joküan. Battitta Berrogain, lehentze pastoral errejentak, taula joküan mugimentü hanitx ere ekarri dü. Eta arropetan, lan ederra egin dü Joanna Etxeberri xiberotarsa gazteak. René cassin pastorala Baionan emanen da setemerearen 14 edo 15 an, Baiona Kantuz, Ikastola eta Buhaminak alkarteek antolatürik. Dagün urtean aldiz, Garindaineko herriak emanen dü pastorala.

Entzün sogileen lekükotarzünak : 


Entzün Dominique Pinque pastoraleko süjeta :

 
Entzün Battitta Berrogain pastoraleko errejenta : 
 
Entzün Jean-Louis Aramburu kür eramailea : 

Entzün jean-Louis Davant René Cassin pastoral idazlea : 

Entzün Guillaume Irigoien Baiona Kantuz alkartekoa : 

Maskaradak, buhame edo Tziganoen arteko askazgoa libürü baten bidez erakutsi ondoan, Nicole Lougaroten lana mascarades.eu webgüne batean agertzen da orai. Web orrialde hortan gaüza franko kausitzen dira, maskaraden ta buhameen historia, tzigana popülüarekin den askazgoa, Xiberoko maskaraden kanbioak. Filma bat ere ikusten da, tzigane popülüak egiten dütüen ihauterietaz eta aipatü maskaraden askazkoa argiki agertzen da. 

Entzün Nicole Lougarot maskaradetaz eta tziganoen ihauterietaz eraman düan iker lana : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

       
 

Denboro ederra lagün, 3 600 jente beno haboro hüilantü da René Cassin pastorala Sohütan. Ikusgarri ederra eta honkigarria eskentü düe 96 Sohütarrek. Azpimarratzeko, René Cassin kargüa eramaiten züan Dominique Pinquek Sohütar gaztearen joküa, botz ederra, aisatarzün eta lasaitarzün handia taula joküan, pastoralzale haboroxenen ustez, oroetako süjet hoberena izan da. Pastoral hontan bi errejent berriak baziren Battitta Berrogain eta Alain Guimon. Lehentze pastoral errejent bezala agertzen ziren eta taula joküan mugimentü hanitx ekarri düe. Lehentze zen ere, xiberotarsa bat arropa züzendaria, jauntsietan lan ederra eraman dü Joana Etxeberri xiberotarsa gazteak. Hots, pastoral goxoa berriz ikustekoa, dagün agorrilaren 4an arrestiriko 15.30tan Sohütan. 

Entzün Alain Guimon René Cassin pastoraleko errejent bata : 


Entzün Jean-Louis Davant pastoral idazlea : 

Entzün jenteen lekükotarzünak : 

Entzün beste jenteen lekükotarzün zonbait : 

Beste jenteen ohar zonbait :

    

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan