XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

2012. urtea aberasgarri izan da HEBENTIK alkartearentako, XORA filma elkitzea eta hedatzea izan beita xede nausia. Filma horren üngürüan animazione hanitx ere egin düe, arrakasta bildü düena. Beste inganioak izan dira, klun eta txülüla formakuntzak, ikusgarri ezberdina, maskarada eta buhameen üngürüan erakusketa eta Zinez proiektüa. "Xiberoa Zinez" xede hortan, filma zonbait hedatürik izan dira Xiberoko herrietan. Manerala, ber ildoan jarraikiko düe HEBENTIK alkartean aurten ere. 

Entzün Mixel Etxekopar Hebentik alkarteko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Baikor eta geroari so jarraikitzen dü Xiberoko Botza irratiak, nahiz eta sos zilo ttipi bat izan den 2012an. 30 gerren urtebürüko ospakizünak ez dü bildü nahi bezain arrakasta bena komünikazio mailan ontsa aipatürik izan da. Bestalde, etxez etxe kanpaina arramaiatz erdisütan hasiko da eta aurtenko oparia mantar bat date. Administrazio kontseilüa arraberritüko da eta entzüle talde baten sortzeko helbürüa aipatürik izan da. Azkenik, Xan Alkhaten partitzea baieztatürik izan da eta Beñat Larroryen begiratzea.

Entzün Allande Errezaret Xiberoko Botzako lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Pentsamentükan aritzeko mementoa jin zaio Garindaintarrak alkarteari. Agorrilaren 14ko kantaldiari arrakasta ttipitzen ari zaiola ohartürik, honen antolazaleek formülaren arra bijitatzeko beharra senditzen düe. Lan bide zonbait agertü da alkartearen biltzarrean, alde batetik kantarien haütatzeko püntüan, ez Iparraldeari baizik mügatzea bena Hego aldeari zabaltzea ere. Bestetik, dantzari berriz lekü baten emaitea aipatürik izan da, ahalaz dantza berriak bena beti Xiberoko üsantxari bermatzen den dantza. Bestalde, Garindaineko pelotako Masterrak bürü hauste sortzen deitze. Maitza ez düe egokia ikusten, jei eta hitzordü sobera dela eta, aurten setemere ondarreala iragan nahi düe pelota hitzordü hori.

Entzün Jean-François Amestoy eta Philippe Sarraude Garindaintarrak alkarteko kideak : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Eüskalgintzako alkarteen lagüntzea erabaki dü Jose Mendiague pastoraleko batzordeak. Sos lagüntza, hiru zatitan partekatürik izan da. Lehen parte bat herriko alkarteentako, bigerren bat eüskalgintzan lanean ari diren alkarteentako, Ikas Bi, Ikastola, Integrazio batzordea, Azia, Xiberoko Botza, Mendililia eta Gaü Eskola. Eta azken partea etxikirik izan da alkarte batetan sos baztertzeko, arrenküra larri bat agitzen bada herri batetan, beste herriko pastoral irabaziekin lagüntza baten izateko. Prefosta, esker beroenak emaiten deitzogü Jose Mendiague pastoralari, eüskal kültür ta mintzajeari ekarten düan lagüntzarentako.

Entzün Johañe Bordaxar Arrokigesa Mendiague pastoraleko batzordekoa :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Mintzaje batek ezin dü bizirik iraün ez bada lotzen lürralde bati eta Eüskal departamentü batek ez dü zentzürik ez bada hegoaldearekin lotürarik egiten", hona zer deion Lionel Dupuy geografoak. Lionel Dupuy geografia erakasle da Paueko Ünibersitatean eta Asto Belarra argitaletxean « Geographies, territoires et paradoxes » deitzen den intseüa argitaratü dü. Lan hortan, besteak beste aztertzen dü Frantziako iraultzaren estratejia lürraldeen zatikatzeko, horietan erabilten ziren mintzajeen desagertarazteko xedez. Ez dü ere konprenitzen, nolaz Frantziak ez düan izenpentü nahi Europako hizkuntz gütitüen hitzarmena, bere araberan mintzaje bat beno haboroen ikasteak izpiritüa zabaltzen beitü eta beste baten ikasteko aisantzia emaiten. « Geographies, territoires et paradoxes » hebenko libürü saltegietan edo Astobelarrako webgünean edirenen düzüe. 

Entzün Lionel Dupuy
« Geographies, territoires et paradoxes » libürüaren idazlea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan