Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Zinema gelako egitaraua
Emankizüna

TUMATXA 19/03/20a
Artxiboan



Eüskal Herriko Haur kantü txapelketako finalean, Xiberoa ordezkatüko düan ordezkaritza haütatürik izan da, iragan neskenegünean Urdiñarben egin zen kanporaketan. Haurtxoen kategorian, biazka Altzaiko Marie eta Kattin Urruty ahizpak, eta taldeka Basabürüko Ikastolako hirugerren zikloko ikasleak. Gaztetxoen kategorian bakarka, Sohütako Léa Escondeur, eta Urdiñarbeko Johañe Berogain. Kantari gazte horiek, dagün arramaiatzaren 13an Bilbon iraganen den finalean parte hartüko düe. Beste sari zonbait ere emanik izan dira, hara nola, haurtxoen kategorian, bakarka Müskildiko Aña Caset-eri lehen saria, bigarren saria Altzaiko Katti Garikoitz-eri, biazka bigerren saria Mauleko Argitxu Claverie eta Anita Elkegaray-eri. Gaztetxoen kategorian taldeka lehen saria Müskildiko taldeari (Clara eta Elisa Borthayre, Maialen Urrutiaguer, Aña Caset eta Maiana Uhalt) eta bigarrena Larraineko eskolari, bakarka bigerren saria Urdiñarbeko Johañe Berogain-eri. Sorkuntza saria Sohütako Eperra ikastolari emanik izan da eta püblikoarena Léa Escondeur-eri. Arraska ederra üken dü 2015eko HKT-ko Xiberoko kanporaketak, püblikoa nonbre haundia hüilantü zen eta ez da düdarik bihar ere kantari ederrak badiratekeala Xiberoan.
Berehün bat haur eta gazteek parte hartüko düe Eüskal Herriko Haur Kantü txapelketako Xiberoko kanporaketan. Kantaldia neskenegün hontan arrestiriko 15:00etan iraganen da Urdiñarben Müsikaren Egüna kültür ekimenaren baitan. Parte hartzearen aldetik arrakasta ez da aphaltzen, hogei ta hamasei kantore emanen dira, iragan aldian beno hamar haboro. A Capella emanen dira kantore haborosenak Xiberoan ohi den bezala, bi kantore baizik ez beidirate musika tresnaz lagüntürik.
Maskaraden sasoina etsiko da neskenegün hontan Idauze-Mendin. Negüan ontsa gozatü ondoan Xiberoko herri ezbardinetan, maskaradetako aktürrak azkentze jüntatüko dira, barrikada haustea eta beren ikusgarrian emaiteko. Goizeko 09:30etan abiatüko dira barrikadak, eta üsatü bezala arrestiriko 16:00etan date emanaldia. Ondotik pastex eta edateko badateke. Eta zalegi iragan beitzaie maskarada horiek azken bat emanik izaten ahal litaike Baionan…
Kantorea date ohoratürik Urdiñarbeko
Kantaldi eder bat proposatzen deikü Pagolako Oxkaxe Zola alkarteak apirilaren 18an neskenegünarekin gaüko 20.30etarik harat elizan. Berzaitz anaiak, Lümendi taldea, Kolore bikotea, Pil Pil taldea, eta Basajaunak otsotea ariko dira kantan eta ondotik ogiartekoak eta edatekoak badirateke. Oxkaxe Zola alkartea sortü da 2019an Pagolan eginen den pastoral xedearen eramaiteko. Aurten dantza eskola abiarazi nahi dü eta berantago kantorearena. Aktibitate horien dirustatzeko eta herritarrak oraidanik biribilkatzeko pastoral xedearen üngürüan, animazio ezbardinen antolatüko dütü Oxkaxe Zola alkarteak eta neskenegün hontakoa lehena dateke.

