Oskaxe Zolan kantaldi eder bat.

Inprimatu

Kantaldi eder bat proposatzen deikü Pagolako Oxkaxe Zola alkarteak apirilaren 18an neskenegünarekin gaüko 20.30etarik harat elizan. Berzaitz anaiak, Lümendi taldea, Kolore bikotea, Pil Pil taldea, eta Basajaunak otsotea ariko dira kantan eta ondotik ogiartekoak eta edatekoak badirateke. Oxkaxe Zola alkartea sortü da 2019an Pagolan eginen  den pastoral xedearen eramaiteko. Aurten dantza eskola abiarazi nahi dü eta berantago kantorearena. Aktibitate horien dirustatzeko eta herritarrak oraidanik biribilkatzeko pastoral xedearen üngürüan, animazio ezbardinen antolatüko dütü Oxkaxe Zola alkarteak eta neskenegün hontakoa lehena dateke.
Frantxoa Caset alkarteko kidea :