Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Potiko Beltza
Emankizüna

TUMATXA 2018/11/14a
Artxiboan



Ametsen Gillika ikusgarriaren azken emanaldia eman düe eskiulatarrek, Angelun, 800 bat jenteren aitzinean. Ikusgarriak arrakasta handia bildü dü bazter orotan, Eskiulan berean hiru emanaldi, Hazparnen bat, Donapaleun bi eta erran bezala azkena Angelun. Ikusgarria ,Catherine Arcanuthury-k dü asmatü eta müsika aldiz Andde Carrere-k; 41 arizale ziren eta 100 bat herritarrek lagüntza ekarri düe ikusgarriaren behar bezala eramaiteko. Hots, izigarri kontent ziren azken emanaldian eta bilan ezinago hona egin düe, herritarren artean zerbait eder egin delakoz eta gazteer gusta eman beitzaie dantzan jarraikitzeko.
Kant’azia izeneko diska bat elki berri dü Azia alkarteak. Xibero osoko 12 familiak parte hartzen düe diskan, izan aurride, haur eta aitetama, edo osaba-lloba. Hori kantagintzaren jarraikiaraztearen azpimarratzeko. Jüstoki diskak lelo bat badü « Egün ereiten, bihar kantatzen ». Orotara, 11 kantore badira, familiek berek haütatürik. Xehetarzünak Maider Larrory-rekin :
Neskenegün hontan (2016/11/26) Maule-Lextarreko kültüraroko 3.gaüaldia date Urdiñarben. Antzerki eta müsika dirate nausi. Gaüko 7etan
Azken urteetan Barkoxen hilabete oroz biltzen dira kantatzeko. Eta urtean behin edo berritan kantari bat jinarazten düe. Hola haren kantoreak emaiten dütüe, eta süstut kantoreen idazleak kontestua aipatzen dü. Neskenegün hontan Manex Pagola horra da. Harek 100 bat kantore badütü idatzirik. Eta düala güti antologia bat argitaratü dü. Hots libürü bat bai eta ere kantore famatüenak biltzen dütüan diska bat. Hitzordüa Barkoxeko Xiloenean, gaüko 9tan. Ororer zabalik.
Düala hilabete bat, Santa Grazin laborari etxe bat erre zen eta familia batek dena galdü züan ; alkartarzün edo alkar etxekidüra gaüaldi bat antolatzen da ostirale arrats hontan Ligin. Zazpi jente bizi ziren erre den etxean, ez ziren deüsere salbatü ahal izan ; halerik ere, borda eta artegiak ez ziren honkirik izan. Geroztik, mobil’home delako bat ezarririk izan da eta hola axurka sasua segürtatzen ahal düe, beste etxe batetan alojatürik direlarik. Beste etxe baten egiteak denbora hartüko dü eta artean beharrak direlakoz, süstengü gaüaldia antolatzen dü Solidarité Santa Grazi alkarteak. Arren, ostirala arratsrekila Ligiko herriko gelan 8 etarik goiti hitzordüa : jateko eta edateko badate lehenik eta ondotik. Kantaldian ariko direnak : Argibel, Errejentak, Xiberotarrak, Jean Bordachar eta bere taldea, Eric Alzazebe, Alexia Aytaberro, Nicolas Urruti eta Jean Louis Bidabe.

