XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Sohütako Etchegoyhen Laura eta Lea ahizpek "Lehioa", zazpi kantoreko dizka berria plazaratü düe. Dizkan, Xiberoko kantoretegiko ahaideak edireiten dira, baita bi sorkuntza. Moldaketak berek egin dütüe. Horrez gain bigarren dizka baten grabatzeko parada ükanen düe, Laas-eko "Les transhumances musicales" festibalean polifonien lehiaka irabazi beitzüen. 
Lea Etchegoyhen :


Izerdirik gabe kantorea :

"Barbau Hamalau" Dominika Rekalt-ek idatzi düan obra berria antzeztüko da lehentze Xiberoan, üztailaren 4 eta 5ean Ozazen gaüko 21.30etan.  Hebentik alkarteak antolatürik, xiberotar andana bat dantzan, kantan eta antzerkian edireiten da. Horrez gain, CNAS (Cuivres Non Astiqués de Soule) fanfareak, Jamal eta Hosmi M'Hanna dantzariek, Suak taldeak sutan, Kakots taldeak eszenografian, eta Pierre Vissler-ek sonü sortzean parte hartzen düe. Leküak mügatürik beitira, aitzinetik züenaren hartzea Xiberoko turisma bülegoetan aholkatürik da.
Dominika Rekalt :

Santutxuko Gaztedi dantza taldea historioan sartü da iragan neskenegünean, Xiberoan berean maskaradak eman düan hegoaldeko lehen euskal dantza taldea beita orai. Zalgizeko herriko besten karietara kümitatü zütüen herriko gazteek eta kausitze ederra izan da, alde batetik püblikoa saldoan hüilantü beita eta bestetik Bizkaitarrek Xiberoko ohidüra zaharra jarraikiz artearen arrauetan eman beidütüe. 
Asier zamalzaina :


Amaia düala 20 urteko arizalea :

Bi xorrotxak :

Xorrotxen kantorea :

Azken kantorea :

Herriko soegile bat :

Haboro irakurri klixkatzez argazki haboro :

Pastorala, “Le Trésor des templiers” ikusgarria, kontzertü klasikoa, kantaldi lirikoa, Garindaineko Kantarien biltzarra, Ezpartinaren besta, baita ere pilota inizazioa edo mendi aterraldiak besteak beste, 200 bat proposamen biltzen dütüan Üdako Kültüraldia presentatü dü Xiberoko Turisma bülegoak. Kültür eskeintza aberratsa da üda hontan ere, eta Turisma bülegoako züzendaria den Chantal Gizagaitz-ek erran deikün bezala, turistek hebenko kültüraren gosea erakusten düe eta hebenko jenteekin harremanetan sartzeko galdegile dira. Bestalde Kültüraldia libürüxkan, Euskarak lekü gütti düala aitortü deikü eta lanean ari direla Herri alkargoarekin, lekü haboroen eskeintzeko. 
Chantal Gizagaitz :

San Antoni egüna ospatüko da igantean Muskildin, Muskildi Bizirik alkarteak antolatürik. Horrez gain beste animazione badateke, hala nola herriko dantza eskolaren jeia ostirale arratsean baita ere Jondone Johaneko süa dagün astelehen gaüan San Antonin beti.
Entzün Popol Boscq alkarteko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan