XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Kasik hamar mila izan zidee 2014an Xiberoko Botzaren web günean ibili zidenak. Gehien gehienak, hiru laurdenak,  Ipar Euskal herriko edo Frantses estadoko bijitalariak zinden, ehüneko 18a Hego Euskal Herriko edo Español estadokoa eta beste güziak mündü güziko herri ezbardinetakoak. Horien artean azpimarratzekoak dira Brazilatik izan ziren berehün bat bijitalari. Ohart etxekiko dügü Euskal diasporak edo Bizkaitarrek erakusten düan interesa hebenko berrien hartzeko. 2015a kanbio urtea izanen da, gure web günearen itxüra kanbiatüko beita eta enseatüko gira Xiberoko aktüalitatea ahal bezain ontsa jarraikitzea. Anartean beti gaüzen hobetzeko asmoz zuen oharrak üzten ahal dütüzüe “CommentS” klixkatzez.

Mauleko Zinka Bizirik alkarteak, urtatseko gaüaldi berezi proposatzen dü. Gaüko 20:00etarik harat züntzür bustitzea hartzen ahalko da eta bakotxak ekarriko düan janaria ere partekatzen ahalko da. 21:30etan Sylvain Duvigneau aktoreak, “Ressort Tissant” bere kreazio berria presentatüko dü. Ondotik “Les Joujoux”, gitaraphala eta bateria bikoteak kontzertü bat eskeiniko dü. Gaüa lüzatü nahi düenentzat Zinkan jarraikitzeko parada badate.
Sylvain Duvigneau aktorea :

Oilarrak, Xiberoko kantari taldeak, neskenegünean püblikoaren aitzinean, bere hogeigerren urte bürüa ospatüko dü. Karia hortara, beste kantari, eta müsikalari andana bat kümitatü düe, Ainerak taldea, Magali Zubillaga, Lous de Brouces, edo Xiberoko Txarranga bai eta ere dantzariak, Garindainekoak eta Iruski taldekoak. Besta handia dateke eta kantorea ohorretan düdarik gabe, Mauleko Maule Baitha zine gelan neskenegunean gaüko 21:00etan.
Régis Claverie eta Xabi Elgart :

Idauze-Mendiko gazteek düe 2015eko maskarada herriz herri eramanen Xiberoan. Lehena Idauze-Mendi berean urtarrilaren 18an igantearekin emanen da. Hogei ta hamar bat jokülari eta dantzari izanen dira, Maite Davant-ek eta Johañe Etxebest-ek trebatürik. Düala hamabost urte eman züen azkena eta horietan parte hartü züenek ere ikusiko dira aurten. Kargü zonbaiten aipatzeko, Nicolas Bouillon dateke kabana, Joimo Lacroix Pitxu, Laurentx Bereziartua buhame jauna. Lehen agerraldiaz gain, beste hamar elkaldi finkatü dütüe apirilaren 19a artino. Urtarrilaren 25ean Atarratzen, Barantailaren lehenean Müskildin edo Urdinarben, 8an Garindainen, 15ean Gameren. Martxoaren lehenean Altzürükün, 8an Ürrüstoin, 14ean Maulen, 21ean Santa Garazin eta 28 edo 29an Zalgize ala Irurin. Apirilaren 5ean Barkoxen, 12an Hokin eta azkena19an berriz Idauzen.
Cédric Samalbide :

Mendien zirkulua, auzolana, batzarrea, Nafarroako erreinuaren aitzineko euskal komünitateek sortürik antolakuntza, bai eta sinesmen eta egitate bereziak aipatzez, arrapostü ekartzera enseatü dira, Itziar Madina eta Sales Santos Vera idazleek, « Communautés Sans Etat dans la Montagne Basque » libürüan. Libürü honekin, historioaren beste irakurketa bat proposatzen deiküe idazleek, bürüjabetza franko aipatzen den üne hontan, eztabaidarako tresnak eskeinirik zaikü. Düala bi urte Gazteleraz plazaratü züen libürüa, eta orai frantsesez proposatazen deikü « Editions du temps perdu » argitaletxeak.
Itziar Madina :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan